AUZOZ AUZO: Santutxutik zuzeneko saio berezia entzungai

Bilbo hiria irratian hilabetean behin auzo batetik zuzenean aritzen gara, auzoen taupaden neurgailua izan nahi du Auzoz auzo saioak. Santutxuko Karmelo plazatik aritu gara bi orduz, auzoko elkarte eta protagonistekin berbetan. Bilboko auzorik populatuena dugu, guztira 34.083 biztanle dauzka, eta 80,68 hektareako azalera. Guztira 422 biztanle bizi dira hektareako. Biztanle dentsitate gehienetarikoa duen Bilboko auzoa da Santutxu, Ametzolako auzoarekin batera.

Karmelo ikastola zaharraren eraikinean Bilboko Santutxuko bizilagunek sortutako gune autogestionatua da Karmela. Auzotik auzora filosofian oinarritutako proiektua dugu, Ibai batu zaigu gaurkoan horren inguruko azalpenak emateko.

Santutxuko bertso-eskola beteranoenetako bat da, Joserra Bilbaok ekarri dizkigu bertso eskolako sorreraren nondik norakoak. Lehen bertso eskolek mende laurdena baino gehiago bete dute, eskola bakoitza desberdina eta independentea da, baina era berean sarean antolatutakoa. Taldea sortzea,  testuinguru naturalean sortzeko eta hasteko indarra izan dute.

Akelarre Santutxuko Talde Feminista duela bost urte sortu zen Iduna taldeak auzoan utzitako hutsunea betetzeko nahian, besteak beste. 2016an sortu zenetik hainbat ekintza egin dituzte auzoan zehar eta nola ez aurtengo Martxoak 8 ere ez da gutxiago izango.

Labore Santutxun kokatuta dago. Labore Bilbo saltoki itxurako kontsumo elkartea izango da. Bertako elikagai osasungarriak prezio herrikoietan saldu eta erosi ahal izateko elkartu dira.

Gaztedi Dantza taldea Gaztedi Dantzari Taldea Bilboko Santutxu auzoan dago. 1951 urtean sortua, belaunaldiz belaunaldi euskal dantza eta musika hedatuz utzi du atzean mende erdia, eta mende osoaren bila doa.

Saio osoa hemen entzungai.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Santutxuko hezkuntza komunitateak Mina ez ixtea eta hausnarketa prozesua abiaraztea eskatu du

al. Ots 10 , 2020
Mina del Morro, Luis Briñas eta Karmelo Ikastolako komunitateek salatu dute Hezkuntza sailak aldebakarrez hartu duela Mina ixteko erabakia.Ostiralean manifestazioa egin zuten auzoan. Eskolak, auzoko eragileak eta herritarrek Santutxurentzat erabakitzen dutena errespetatzea eskatu dute. Iragan, urtarrilaren hasieran Hezkuntza sailak, aldebakartasunez, Mina del Morro eskola ixteko erabakia jakinarazi zuen. Egoera honen […]

Honekin lotuak