Ezezagunerako bidaia. Mundua, klima eta ekologia krisian liburua argitaratu berri du Iñaki Petxarroman kazetariak. BERRIA, JAKIN eta Elkar argitaletxaren arteko elkarlanean argitaratu den Aleka bildumako liburu honetan, hainbat aditurekin hitz egin eta planetaren egoeraren berri ematen digu. Liburuan irakur daitekeen bezala “aurrez inoiz izan ez den bezalako krisi ekologikoa” da […]

Jakin badakigu pasa den larunbatean bukatu zela Parisen egindako COP 21 gailurra. Emaitza ere ezagutzen dugu, ia 200 herrialdek sinatu dute oso bitarteko gutxi duen akordioa. Eta orain, zer? Josu Larrinagaren ustez, orain gizarte zibilaren mobilizazioetan eta presioan datza gakoa, Lurra ez suntsitzeko eta hainbat herrialderen trikimailuei aurre egiteko. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151214solasjosularrinaga.mp3 […]

Pasa den larunbatean Bilbon hainbat auzogune izan ziren “Alternatiben Herria” ekimenean, eta horietariko batean klima aldaketaz jardun zuten. Hortxe egon zen Josu Larrinaga. Honen ustez, gaia zentralitatea ari da irabazten, agendan sartzen, eta bazen garaia kontuan hartuta gaiaren garrantzia. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151026solasjosularrinaga.mp3 Deskargatu hemen

Unai Brea erredaktoreak aste honetako Argia astekariaren edukiak aurkeztu dizkigu. Hasteko, Klima aldaketa: bukatu da epelkeriaz jokatzeko garaia irakurtzen dugu azalean. Break berak egin du erreportaje hori, Munduaren geroak errezeta berriak behar ditu goiburua duena. Gero, berak Mugarik Gabeko Medikuak taldeak Turkian duen ordezkari Aitor Zabalgogeaskoari egindako elkarrizketa komentatu du. Ihesi […]