IBAIZABAL: “Klima aldaketa: bukatu da epelkeriaz jokatzeko garaia” (Argia astekaria, 2480. zenbakia)

Unai Brea erredaktoreak aste honetako Argia astekariaren edukiak aurkeztu dizkigu. Hasteko, Klima aldaketa: bukatu da epelkeriaz jokatzeko garaia irakurtzen dugu azalean. Break berak egin du erreportaje horiMunduaren geroak errezeta berriak behar ditu goiburua duena. Gero, berak Mugarik Gabeko Medikuak taldeak Turkian duen ordezkari Aitor Zabalgogeaskoari egindako elkarrizketa komentatu du. Ihesi atalean, Mugako bidea (Bera-Urruña) izan du hizpide, eta bukatzeko, Net Hurbilean agertzen den “Baratze bat nahi dizut egin Siria setiatu honetan” Pello Zubiriaren testua irakurtzea iradoki digu.

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Mercadonaren eragina Barakaldon

al. Urr 26 , 2015
Pasa den ostegunean inauguratu zuten Mercadona Barakaldon. Gotzon Hermosilla kazetariak “lehen eguna baino azkena zela ematen zuela” esan digu. Hermosillaren arabera, orain esango digute lanpostu batzuk sortu direla, kontuan hartu gabe makrodenda honek beste hainbeste lanpostu edo gehiago suntsituko dituela denda txikietan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151026solasgotzonhermosilla.mp3 Deskargatu hemen

Honekin lotuak