Bilboko bikote batek bi hegaldi zituen Bilbotik Pragara joateko 2020ko martxoan, eta aire-konpainiak, bertan behera utzi zituen, ohiz kanpoko arrazoiak aipatuz: Covid-19aren pandemia. Baina erreserbaz arduratu zen agentziak bidali zien jakinarazpen-oharrean ez zen inon ere aipatzen osasun egoera zenik hegaldi hura bertan behera uzteko arrazoia. Gainera, aire-konpainiak aukera eskaini zien […]

Urtebete da COVID-19 gure artera iritsi zela. Ondoren, salbuespen egoeran sartu eta eta inoiz imajinatu ez genuen konfinamendua bizi genuen.  Etxean egon ostean, normaltasun berria deiturikoa heldu zen eta, ondoren, bigarren eta hirugarren olatuak etorri dira. Alarma egoera, etxeratze aginduak, murrizketak… Azken hilabeteotan neke pandemikoa dugula ere entzun izan dugu. […]

Charles Darwin zientzialariaren jaiotza gogoratzeko, Darwin Egunaren 15. edizioa ospatuko da bihar. Hautespen naturalaren bidezko eboluzioaren teoria osatu zuen zientzialariaren omenez, hitzaldi bana emango dute bihar, EHU/UPVko Estibaliz Apellaniz Igunza geologoak eta Guillermo Quindos Andres Medikuntza eta Erizaintza fakultateko mikrobiologiako katedradunak. Ekitaldia  Bidebarrieta Liburutegian izango da arratsaldeko 18:30etan eta zuzen-zuzenean […]