Hegaldiak bertan behera uztearen arrazoia: koronabirusa, ala konpainiaren interesa?

Bilboko bikote batek bi hegaldi zituen Bilbotik Pragara joateko 2020ko martxoan, eta aire-konpainiak, bertan behera utzi zituen, ohiz kanpoko arrazoiak aipatuz: Covid-19aren pandemia. Baina erreserbaz arduratu zen agentziak bidali zien jakinarazpen-oharrean ez zen inon ere aipatzen osasun egoera zenik hegaldi hura bertan behera uzteko arrazoia. Gainera, aire-konpainiak aukera eskaini zien bidaiariei hegaldien ordutegia aldatzeko, eta hori ez dator bat Covid-19ak eragindako gorabehera batekin, printzipioz.

Baina zergatik da garrantzitsua hegaldiak bertan behera uzteko arrazoia? Aire-konpainiak konpondu ezin ditzakeen ohiz kanpoko arrazoiengatik gertatu bada, erabiltzaileek txartelaren dirua jasotzeko eskubidea dutelako , eta ez, ordea, kalte-ordaina. Diru hau, ordea, errua konpainiari egotzi ahal zaionean ordaindu behar dio konpainiak bezeroari.  Horrenbestez, bi bidaiariek Erreklamatura jo zuten, hegaldia bertan behera utzi izanaren benetako arrazoiak jakin nahian eta hegaldia erreklamatzea erabaki zuten.

Eta… zer uste duzue erabaki zutela epaileek? Amaiera jakin nahi baduzu, entzun!

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Urtebete Kafe Antzokiko oholtza zapaldu gabe: Ruper Ordorika, Miren Narbaiza eta Igor Arzuagaren testigantzak

az. Mar 24 , 2021
Martxoaren 12an itxi zituen ateak  Kafe Antzokiak. Ordutik 12 hilabete luze joan dira. Zirraraz betetako uneak, bizi izan ditugu 25 urte luzeetan, eta haren itxierak sortzaile zein entzuleoi min egiten digu  sortutako gomutengatik, euskal musikak eskaintzen dituen momentu ahaztezinengatik. Gaurkoan Kafe Antzokian izandako hiru musikarirekin berba egin dugu: Ruper Ordorika, […]

Honekin lotuak