Bihar ospatuko da Darwin Egunaren hamabosgarren edizioa

Charles Darwin zientzialariaren jaiotza gogoratzeko, Darwin Egunaren 15. edizioa ospatuko da bihar. Hautespen naturalaren bidezko eboluzioaren teoria osatu zuen zientzialariaren omenez, hitzaldi bana emango dute bihar, EHU/UPVko Estibaliz Apellaniz Igunza geologoak eta Guillermo Quindos Andres Medikuntza eta Erizaintza fakultateko mikrobiologiako katedradunak.

Ekitaldia  Bidebarrieta Liburutegian izango da arratsaldeko 18:30etan eta zuzen-zuzenean edota streaming bidez ikusteko aukera egongo da KultuguneaTB kanalaren bitartez. Bertan, eboluzioa, lurraren historia edotan koronabirus berriaren jatorria izango dira aztergai, besteak beste.

Deskargatu hemen

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Maitane Alonso, elikagaiak kontserbatzeko makinarekin arrakasta izan duen zientzialari gaztea

og. Ots 11 , 2021
Otsailaren 11, aipatu bezala  “Emakume zientzialariaren nazioarteko eguna” da gaurkoa, horregatik zientzialarien ahotsak ekarri ditugu gaurko saiora. Maitane Alonso Monasterio, Ikerketa maite duen medikuntza-ikasle ekintzailea dugu. Aspaldi ezagutu genuen Plaza Berrian, Elhuyarrek antolatutako Zientzia Azokan. Bertan pasioz azaldu zigun jakiak ontziratzeko makina berri baten inguruko ikerketa gaur egun horretan jarraitzen […]

Honekin lotuak