Euskal idazleak, argitaratzaileak, musikariak, marrazkilariak eta bertsolariak elkarte bat beraren inguruan bildu dira, sortzaile gisa dituzten premia eta eskubideei erantzun egokia emateko asmoz. Euskal Kulturgileen Kidegoa (EKKI) deitu diote euskal kulturgileen eskubideak bermatzeaz arduratzeko asmoa duen erakunde horri. Bertako Jokin Erkorekak azaldu digunez, aipatutako bost sektoreotako elkarteok bat eginda, elkarteen […]