POEMA BAT KANTATU DIZUT: “Irene” (Leire Bilbao / Jabier Muguruza)

Jabier Muguruzak, Konplizeak bere bakarkako hamabigarren diskorako hautatu zuen Irene, Leire Bilbaoren poema. Elkar diskoetxearekin kaleratutako lanean, Angel Unzu eta Mireia Ozerinjauregi izan zituen taldekide eta poemak akaso doinu ilunago, hitsago, malkotiarragoa iradoki badezake ere, gitarraren erritmoak haserrea, are amorrua ere sentiaraz diezaguke, aurpegiratuz bezala, ez ote zarete ohartzen egunero errekaduen poltsekin doala agurtzen duzuen horrek ere baduela bizitza bat? Ahaztu egin ote duzue ikustea begiratzea ere badela?

Leire Bilbao, Ezkatak, Susa 2006.

Jabier Muguruza, Konplizeak, Elkar, 2007.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Sarean Zehar #237: Kontakturik gabeko txartelak, roaming tarifak eta .eus domeinuen eskaintza

al. Abe 4 , 2017
Aste honetan, Black Friday-aren ondorioak sufritu eta gero bueltatzen gara Kontaktu gabeko txartelak, roaming-aren tarifak eta Puntueus fundazioak egunotan dituen .eus domeinuak merkeago eskuratzeko aukera komentatzeko. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean237.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak