Ekainaren 3tik 6ra bitartean, Bilbok eta Barakaldok arte eszenikoen nazioarteko erakusleiho bihurtuko dira ACT jaialdiaren eskutik. Dantza, antzerkia eta performance pieza laburrak bilduko ditu aurtengo edizioak, guztira hamalau ikuskizun, mundu osoko sortzaileek sinatuak: Hego Koreatik, Mexikotik, Txiletik, Estatu Batuetatik edo Suitzatik etorriak, besteak beste. BAI Bizkaiko Antzerki Ikastegiak 22 urtez […]