Dantza, antzerki eta performance pieza laburrak ACT jaialdian

Ekainaren 3tik 6ra bitartean, Bilbok eta Barakaldok arte eszenikoen nazioarteko erakusleiho bihurtuko dira ACT jaialdiaren eskutik. Dantza, antzerkia eta performance pieza laburrak bilduko ditu aurtengo edizioak, guztira hamalau ikuskizun, mundu osoko sortzaileek sinatuak: Hego Koreatik, Mexikotik, Txiletik, Estatu Batuetatik edo Suitzatik etorriak, besteak beste. BAI Bizkaiko Antzerki Ikastegiak 22 urtez antolatutako jaialdiak berriz ere “ezohiko” lanen aldeko apustua egin du, ohiko antzoki programazioetatik kanpo geratzen diren proposamenak ikusgarri egiteko helburuarekin. Aldi berean, topagune profesional bat ere bada ACT, sortzaileen, programatzaileen eta proiektuen arteko loturak ehuntzeko espazio bat. Aurtengo edizioak, gainera, “konpromiso artistikoa” jarri du eztabaidaren erdigunean: arteak zer paper izan behar du gaur egungo gizartean, eta zer erantzukizun dute sortzaileek beren lanen bidez. Testuinguru horretan, ACT jaialdiko zuzendari artistiko Joseba Lazkanorekin hitz egin dugu.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

'Mundu Bat Bertso' programaren amaiera ekitaldiak 500dik gora ikasle bilduko ditu

az. Eka 3 , 2026
Bertsolaritza ez da soilik oholtzan kantatzen dena; hizkuntza lantzeko, sormena garatzeko eta jendaurrean aritzeko tresna ere bada. Bilboko ikastetxeetan urteak daramatzate hori lantzen, eta lan horren emaitza da Mundu Bat Bertso egitasmoa. Bilboko Udalaren, Bizkaiko Bertsozale Elkartearen eta hiriko ikastetxeen arteko elkarlanari esker, ehunka ikaslek bertsolaritzaren bidez ahozkotasuna, euskararekiko atxikimendua, […]

Honekin lotuak