Funtsa, ganora eta zentzuna aldarrikatu ditu Zorion Egileorrek jaien hasieran

Zorion Egileor pregoilariak eta Saioa Dominguez txupinerak hasiera eman diote Bilboko Aste Nagusiari, jendez gainezka izan den Arriaga plazan. Egileorrek bere pregoian gogoratu duenez, Bilboko jaietarako eredu berrirako deia egin zuen duela 41 urte “Internet asmatu aurretiko sare sozialetik, irratitik, hain justu”. “Jaiak ospatzeko beste modu bat nahi genuenak bildu ginen, eta herrietan egiten zena inportatu, jaia herrikoi eta parte-hartzaile bihurtuz”. Pregoilariak azpimarratu du Bilbok “nortasun plurala” duela, eta indarkeria matxistarekin amaitzeko eta pentsiodunen, baztertuen eta migratzaileen beharrei so egiteko “irudimena eta bizi-poza” aldarrikatu ditu. Bukatzeko funtsa ganora eta zentzuna izan behar dela aldarrikatu du.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Iritsi da Marijaia eta lehertu da festa

lr. Abu 18 , 2018
Zorion Egileorrek pregoia irakurrita eta Aixeberri konpartsako Saioa Dominguezek txupina botata, hasi da Bilboko Aste Nagusia. Jendetza bildu da Arriaga antzokiaren inguruan. Arriaga barrutik jarraipen bezia egin dugu , eta giro aparta izan da arratsalde ososan zehar. Zorion Egileor urduri zegoen pregoia irakurri aurreko minutuetan. Saioan zehar hainbat gonbidatu izan […]

Honekin lotuak