Sare herritarrak gaur bertan Bilbon larunbateko manifestaziorako deialdia egin du. Bego Atxak deialdiaren aurkezpenean gogora ekarri du azken 10 urte hauetan konponbidearen, elkarbizitzaren eta bakearen aldeko lana izan direla Sare herritarraren oinarria. ETAk bere jarduera amaitutzat eman eta 14 urtera, oraindik ere, 124 euskal preso daude espetxean, eta bese 20 […]

Gaurkoan Elene artistarekin elkartu eta bera bezalako musikari bereziei buruz hitz egiten egon gara. Bere musikarekin hasi eta amaitu dugu, baina tartean pixka bat danetik sartu dugu. Ez dugu mugarik jarri eta Elenek denbora luzez entzuteko gomendioak zerrendatu ditu bertan. https://bilbohiria.com/docs2/2024/norbaithildahemen/241209_NorbaitHildaHemen06.mp3 Deskaragtu hemen.  

Gaur Xerezaderen artxiboan Edna Saint Vincent Millayen poesia. Haren liburuak agortu egiten ziren kaleratu bezain pronto, jendeak buruz ikasten zituen haren olerkiak, milaka pertsona egoten ziren irratiari belarria josita poetari errezitatzen entzuteko, eta aldraka batzen ziren aretoetara aurrez aurre ikusteko: Edna Saint Vincent Millay magnetikoa zen, Jazz Aroko izarra. https://bilbohiria.com/docs2/2023/xerezade/230210_Edna%20_ST%20Vincent%20Millaypoemak01.mp3 […]

Berpizkundeko musika “antzinako musika” deitzen den etiketaren barruan sartu ohi dugu (ez nahasi Antzinaroko musikarekin, ez dauka zerikusirik). Zer da antzinako musika? 1750. urtea baino lehen idatzi den musikari deritzogu, normalean europar tradizioaren barruan edo mendebaldeko kulturaren barruan kokatzen denari. Gehienetan garaiko musika-tresna originalekin jotzen dena (originalak edo garaiko iturri […]

Asteburuko atarian prest gaude agendarako. Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu gurean eta astebururako planak ekarri dizkigute Bilbo Hiria irratira. Gabonen atarian Bilbo aldean hamaika proposamen ekarri dizk¡gute, lehenengo eguraldiaren iragarpena eman digute. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/241220_agenda_erlantzen_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.  

Urteko ARGIA astekariaren azken errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean, Twitterren egon den exodoa. Gaia sakonki landu dute eta ondorio heldu batera iritsi dira: sare sozialetako praktikak aldatzeko garaia da. Bestalde, Izar Mendiguren elkarrizketatu dute. Aiaraldea komunikabidea sortu zuten lehenik, orain Ekintzen Faktoria: egoitza zabala, espazio ederra. Bukatzeko, Durangoko Azokaren […]

Esperimentuak gustuko eta Frankenstein munduan murgildu gara urteko azken programan. 2024 urtean zabaldutako biografiak berrirakurri ditugu; Delorean autoan montatu eta memoriaren arkeologia egin dugu Ibone Belaustegigoitia Remigia Etxarren Antsonekoa Bixente Blanco Eta kolaboratzaileei akabuko estua egin: Ane Zabala Eskirola, Ane Urkiri kazetari naiztarra, Xorroxin irratiko Julen Zelaieta Xoria + Maite […]

Iragarri dute badoazela eszenatokietatik. Beraz …Ta Nora? izango da taldearen album berria, bai eta azkena ere. Delirium Tremens taldeak 2025ean emango ditu azken kontzertuak. “Disko batekin etorri ginen, eta beste batekin joango gara”, Andoni Basterretxearen hitzak dira. Urtarrilaren 5en kontzertua eskainiko dute Kafe Antzokian, eta guk Andonirekin berba egin dugu […]