Zazpi kaleetako hainbat eragilek sare sozialetan salatu dute, Martxoaren 31n eta apirilaren 1ean, Amazon Prime plataformaren hurrengo superprodukzioaren hainbat eszena filmatuko direla, Alde Zaharreko eta Solokoetxeko eskaileretan. Ekoizpenak 20 milioi euroko aurrekontua du, eta auzotarren artean kezka sortu du, besteak beste, espazio publikoaren erabilera pribatizatu dela salatu dute. Hainbat auzo-elkartek salatu dute Bilboko Udalak interes ekonomiko pribatuak lehenetsi dituela, auzotarren iritzia kontuan hartu gabe. Azken urteetan, Solokoetxeko eskailerak nabarmen eraldatu dira: espazio berde bat desagertu da, 7 katu gaztetxeko ortua kendu dute, polizia-jazarpena ugaritu da eta auzokideek aurka egon arren, igogailu bat eraiki dute. Horrez gain, eskaileretan kamerak jarri dituzte, eta orain, superprodukzio batek bi egunez espazio publikoa erabiliko duela salatu dute, auzotarren eguneroko bizitza baldintzatuz.
Deskargatu hemen.

