Asteburuko atarian prest gaude agendarako! Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu gurean, eta astebururako planak ekarri dizkigute Bilbo Hiria irratira. Musika, antzerkia, zinema eta kultur ekitaldi ugari izango dira hirian datozen egunotan. Beraz, planik gabe geratzea ez da aukera! Aukeratu gustukoen duzuna eta animatu zaitez parte hartzera. Zuk, zer egingo duzu asteburuan?
Ehunka pertsonak manifestazioa egin dute Bilbon, Basurtutik Zorrotzara, Sader eta Profersa hondakin industrialen tratamendurako plantak hirigunetik ateratzea eskatzeko. Protestan parte hartu dutenek Bilboko Udalari eta Eusko Jaurlaritzari bi enpresen jarduera eteteko «azken eguna» ezartzea exijitu diete. Mobilizazioa Basurtuko Feve geltokitik abiatu da, eta Zorrotzako ongarri-fabrikaren atarian amaitu da, «Sader-Profersa Kanpora. […]