Caixabankek datorren asteko ostiralean kaleratu nahi du etxetik Zurbaranbarri auzoko familia bat. Auzoko eragileek eta AZET etxebizitza sindikatuak etxegabetzea behin betiko geldiaraztea exijitu dute, eta alokairu sozialeko kontratua berritzea.Gaurko agerraldia adierazi dute Caixa bank harremanetan jarri dela AZET Etxebizitza Sindikatuarekin eta jakinarazi die apirilaren 4rako aurreikusitako etxegabetzea behin-behinean eten dutela, baita negoziazioetarako bidea zabaldu dutela ere.
Iñakiren tabernan bertso-bazkaria izan genuen martxoaren 21ean, eta aukeraketa diktatorialean duzue entzungai. Maruri eta Apolo lagunak omentzeko egunak beste formatu bat hartu du (sariketa izatetik bertso-bazkaria izatera); Potojorran bertso-eskola geriatrikoaren mende laurdena ospatzeko aitzakia ederra! POTTO saioan entzungai dituzue Unai Iturriaga eta Igor Elortza; Ainhoa Markinez prosan izango da, gai-jartzaile […]