Irratiaren Egunari buruzko aipamen berezi batekin hasiko dugu programa. Gobernuak 16 urtetik beherakoei sare sozialetarako sarbidea debekatzeko duen asmoa aztertzen dugu, baita neurri horrek aurrez aurre dituen erronka legal handiak ere. TikTok enpresaren etorkizuna ere aztertu genuen. Bruselako luparen azpian dago diseinu adiktiboa, eta plataforman aldaketa erradikalak eragin ditzake. Azkenik, […]

Espektakulua, ikusgarritasuna, abiada bizia, indarra… NFL zer den ezagutu eta SuperBowl delakoaren aitzakian, Jon Iriondo eta Beñat Romero izan ditugu bisitari, kirolaren Wikipedia beteak.  Euskal komunitatea martxan, euskara bizian futbol amerikarrarekin gozatzen ari den herria gara. Gainerakoan, aerobik irakasleak (Aritz Santamaria eta II ker Gurrutxaga), Ane Zabalaren eskiroltasun-gomendioa, Maite Sarasolaren […]

Aizu aldizkariaren errepasoa egin dugu Eñaut Mitxelenarekin. Azaleko protagonista Xabat Illarregi bertsolaria da; iazko azaroan Nafarroako Bertso Txapelketa irabazi ostean, hilabete batzuk geroago elkarrizketatu dute Leitzako bertsolaria. Bestalde, Paris 365 jangela solidarioa bazkide berrien bila dabil, eta aitzakia horrekin proiektuaren nondik norakoak jaso dituzte aldizkarian. Amaitzeko, Nerea Torrijos jantzi diseinatzaileari […]

Argia astekariaren errepasoa egin dugu Maria Ortega kazetariarekin. Aste honetako azalean Miren Iraeta arkeogenetikaria ageri da; urte luzez nazioartean aritutakoa. Elkarrizketa berezia da: hainbat pasadizo eta bitxikeria partekatzen ditu, baina, batez ere, arkeologian ere indarrean dauden alborapenen pisuaz hausnartzen du. Azaleko titularrak ondo laburbiltzen duen moduan, arraza konstrukto bat dela […]

Euskararen nazioarteko egunaren aitzakian Urdulizko ORBIZTA euskara elkartearen eskutik bertso-bazkari elegnateaz gozatu genuen Iazko abenduan Pirata bertso-eskolako kideek gidatu zuten saioa, eta kantuan laukotea izan zen protagonista: Gabon Basañez, Josu Landeta, Haritz Urrutikoetxea eta Jon Etxebarria “Txontxe” On egin. https://bilbohiria.com/docs2/2026/potto/260213_potto_txiberri.mp3 Deskargatu hemen.

Saio honetara jende jatorra besterik ez dugu gonbidatzen, antza denez. Superduo bat etorri zaigu oraingoan bisitan, Mena Haranatik, Lorena eta Iker, Lokers taldea. Ordutxo honetan haien proiektuari buruz hitz egin digute, Lorenaren guturaletaz, eta baita jendea dantzan jartzeko gogoaz ere. Mezuak zabaltzeko era asko daude, eta lurretik mikro bat hartuta […]

Pabeloi 6 aretoak sortzaile gazteei ahotsa emateko Emergenteen Zikloa antolatu du otsailaren 12tik 15era arte. Emanaldien ondoren, solasaldi bat izango da publikoarekin. Azken urteotan konpainia sortu berrien antzezlanentzat oholtza bat eskaini izan du, tarteka, Bilboko Pabiloi 6 guneak. Lau antzezlan taularatuko dituzte beste horrenbeste konpainiak; horietatik bi izango dira euskaraz, […]

Gaurko saioaren lehenengo txanpan, Buzz Kull Marc Dwyer australiarraren proiektua edukiko dugu, elektronika ilunaren eta cold wave doinuen artean mugitzen dena; dantzarako erritmoak eta giro malenkoniatsuak uztartzen ditu, “Darkness” eta “Truly Madly Deeply” bezalako singleetan entzun daitekeen bezala. Hurrengo gonbidatua Mandy, Indiana Manchester inguruko laukote esperimentala izango da; URGH disko […]