PIPERPOLIS: «Bloke eta Malda» Julen Agirreren erakusketa

Hitzetatik marrazkietara egin dugu salto gaur. Julen Agirreren «Bloke eta Malda» erakusketara hurbildu gara: artistak azken urteotan garatutako marrazki multzo baten parte da, «Malda eta Bloke» proposamenetik abiatutako lan-ildoaren emaitza.Bi kontzepturen arteko elkarrizketa proposatzen digu Agirrek: blokea eta malda. Bien bidez, naturaren eta gizakiaren esku-hartzearen arteko tentsioari begiratzen dio. Malda paisaiaren ezegonkortasunaren adierazpena da; blokea, berriz, gizakiak paisaian utzitako aztarna. Eraikin bat, baserri bat, zementuzko forma bat edo eskultura bat izan daiteke. Nola egiten dute topo blokeak eta maldak? Zer harreman sortzen da paisaiaren eta bertan eraikitzen dugunaren artean? Galdera horiei tiraka murgilduko gara gaur Julen Agirreren marrazkietan.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Honekin lotuak