Bizipoza elkartearekin elkarlana abiatu dugu eta Bizipoztu Bilbo Hiria Irratiarekin saioa martxan jarri dugu: astero-astero elkartean osatzen duen elkarte bat ezagutuko dugu. Asteon Biak Bat elkartearen txanda da. Animaliek lagundutako esku-hartzeak egiten dituzte eta Josunek kontatu dizkigu egiten duten lanari buruzko nondik norakoak.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/bizipoza/241015_josune_bizipoza.mp3 Deskargatu hemen.

Sarean Zehar programa berri honetan, hiru albiste teknologiko garrantzitsu komentatzen ditugu. Lehenengoa Gizarte Segurantzaren aplikazio berriari buruzkoa da, Importass, autonomoei ziurtagiri digitala erabiliz hainbat izapide errazteko diseinatua. Aplikazio horrek aukera ematen du datu pertsonalak aldatzeko eta lan-bizitzaren txostena erraz eta azkar deskargatzeko. Bigarren gaiak aldaketa historikoa jasotzen du Telegramen, non […]

Gure saioaren 15. denboraldiaren lehenengo atalean azken berrikuntza teknologiko eta albiste nabarmenei buruz hitz egingo dugu. Applek iPhone 16 eta iPhone 16 Pro aurkeztu zituen A18 Pro txiparekin, 48 MPko kamerekin eta 4K 120 FPS bideo grabaketarekin, baita Apple Watch Series 10 eta AirPods 4 ere, osasunean eta soinuan hobekuntzak […]

Tiragomak, “tiratxinak”… Gaurkoan jaurtigaiak izango ditugu jomugan, eta ume-gaztaro mundua bisitatuko dugu; saiatuko gara farola eta bestelakoekin punteria astintzen. Pedro Irastortzak ekarriko digu tiragoma munduaren berri; Ane Zabalak Eskirol munduan gozatzeko gomendio-saiakera egingo; Bittor Beaskoetxeak piloten mundua aletuko eta… Maite Sarasolaren ahotan izango ditugu agurrak (hasi eta buka) Musika, berba.. […]

Loiu herriko Lauroeta auzoa bisitatu dugu gaurkoan, eta jaien baitako urteroko bertso-zita aletu. Taulagainean lau bertsolari izan ziren Iñaki Beitia “Arbildu” gai-jartzailearen aginduetara. Aitor EtxebarriaZarraga, Etxahun Lekue, Oihana Bartra eta Igor Elortza izan ziren kantuan; entzungai duzue saioaren aukeraketa diktatoriala On egin https://bilbohiria.com/docs2/2024/potto/241015_potto_lauoetan.mp3 Deskargatu hemen.

Guggenheim Urdaibai Stop herri ekimenak manifestazio nazionala deitu du larunbaterako Gernikan. Eider Gotxi ekimeneko ekintzailearen hitzetan, beharrezkoa da manifestazioa egitea auziari oihartzuna emateko eta auzia salatzeko. Gotxiren hitzetan, kontraesan asko dituen proiektua da Urdaibain eraiki nahi dutena eta argi dute onurak baino kalteak izango direla eskualdean. Manifestazioa Gernikako Pasialekutik abiatuko […]

ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean, Georges Abdallak libanoarra. Europan espetxean urte gehien daramatzan pertsona: aurten 40 urte beteko ditu. Bestalde, erreportajea ikastetxeetako patio eta azpiegituren eraldaketeei buruz. Bukatzeko, Leire Vargasek Eztizen Artola elkarrizketatu du.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/241017_gorka_argia.mp3 Deskargatu hemen.

Gaur Donostian Orhipean, Gure Herria ezagutzen liburuaren edizio berria aurkeztu dute. Bertan Izan da egilea Xamar eta berarekin batera Isabel Isazelaia eta Lander Majuelo izan dira. Edizio erabat berritua dakarte, euskal kulturaren dibulgazioko “klasiko garaikide bat” bilakatua da jada liburua. Euskaldunontzat, alde batetik, guk geuk gure hizkuntzaz gain, euskaldunon tradizozko […]