Axel hotelaren irregulartasunei jarritako helegitearen inguruko isiltasun administratiboaren ondoren, EHGAMek hotelaren itxiera eskatu du gaur, hainbat eragilerekin batera emandako prentsaurrekoan. Gai onen bueltako xehetasunak ezagutzeko EHGAMera jo dugu eta bertako Gabrik emandako azalpenak entzun ditugu. Hotela orain dela gutxi ireki dela aprobetxatuta, EHGAM eta hainbat eragile kritiko agertu dira Bizkaiko hiriburuan inposatu nahi den turismo-ereduarekin. Gainera, beste elkarte batzuekin batera, horrelako proiektuak zalantzan jartzen ditu gay askapenerako mugimenduak, gentrifikazioa bultzatzen dutela iritzita. Horrela, orain jende askok joan behar du San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabala auzotik, ezin dutelako alokairua edo etxe bat ordaindu, eta gazteen emantzipazioa “misio ezinezkoa” bihurtu da egoera horretan.
Deskargatu hemen.