Argia astekariaren atalarekin goaz, osteguna da eta prest dugu jada Argian Gorka Peñagarikano, aste honetako zenbakiak dakartzanak ekarriko dizkigu Bilbo Hiria irratira. Azaletik abiatu gara, bertan Miren Amuriza baitugu protagonista. Argitaratu berri du bere bigarren nobela, Pleibak eta Leire Vargasek egin dio elkarrizketa. Argia Sariak banatuko dira urtarrilaren 31n, beste urte batez… Azken urtea izango da sariak egiten dituen eskulturgilearentzat, Antton Mendizabalentzat. Esako urtegiari buruzko erreportajea ere irakurri dezakegu astekarian, izan ere, Valentziako hondamendia eta gero, zalantzak airean dira: segurua da Esako urtegia? Handitzeko proiektua, aspalditxotik mahai gainean dagoena, egin egingo ote da?
Deskargatu hemen.

