MUSIBLA #244: Izaki Gardenak, Mount Eerie, Father John Misty, Maider, Kim Deal, EZEZEZ, Eñaut Zubizarreta

Izaki Gardenak taldea berriz ekin diote bideari, atsedenaldi luxe baten ondoren, zeinean proiektu pertsonalak garatu dituzten, Orube izeneko diskoa kaleratu dute. Diskoan taldeak beti erakutsi duen pultsua aurkituko duzue, abesti biribilak eta basamortu bateko giro erregarriak, ernegarriak. Disko ederra oraingoan ere. Aurreko saioan bisita egin zigun Mount Eerie taldeak eta Phil Elverum kantautore eta ekoizle estatubatuarraren musikarekin jarraituko dugu gaurkoan ere. Azken grabazio honek giro aztoragarriak biltzen ditu, Eerie mendi horren irudiarekin bat datozen soinuak. Azken diskoak Night Palace du izena. Hurrengo gonbidatua Father John Misty izango da, Mahashmashana diskoan proposatzen duen bidaia ederra da, soinu retroak batzuetan (The Carpenters taldea ekarri digu gogora zenbaitetan) baina kontzeptu berriak. Asko gustatzen zait disko hau. Maider Cigarroa abeslari lapurtarrak Biran den lasaia hamahiru abestiko diskoa kaleratu zuen 2024ko udaberrian. Hamahiru abesti, giro lasai eta intimista, eta batez ere dotorezia eskaintzen dizkigu disko berriak. Iparralden ahots gardenekiko duten atxikipenak segida dauka Maiderren ahotsarekin. Kim Deal enegarren aldiz ekarriko dugu gaur ere, bere bakarkako azken diskoak, Nobody Loves You More, denetatik dauka eta dena ona. EZEZEZ taldearen musika ere izan dugu hainbatetan saio honetan, egia esan euren Katuzaldia-k pixkanaka lotzen zaituen diskoa da, “gurea psikologo lana ez da, baina etorri gurekin dantza egitera!”. Eta bukatzeko oso disko berezia ekarri dugu. Eñaut Zubizarreta, Tigger-ek argitaratu berri du Doodem izeneko lan berria. Diskoa baino gehiago da:  Zubizarretaren txeloari lagunduz, Iñigo Xalbador  saxoan eta Amaiur Luluaga dantzariarekin batera ikuskizuna prestatu dute. Bidaia bat, kantauri itsasotik abiatu eta atlantikoaz bestalderaino.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Norbait hil da hemen: 09

ar. Urt 28 , 2025
Gaurkoan Oihan Manterola etorri da Getariatik eta elkarrekin orain arte egindako saio dinamikoena irten da! Kanta azkar asko, zarata eta mugimendua. Testuinguru antzekotik abiatutako kejak, kezkak, hitz politt eta ez hain polittak. Anekdotaren bat eta frikada asko, hori dana ordutxo baten kontzentratua. https://bilbohiria.com/docs2/2025/norbaithildahemen/250125_NorbaitHildaHemen_09.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak