Joan den astean eman zen jakitera Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Saria 2023ren epaia. Sari hori urtero ematen diete bi erakundeek Humanitate, Kultura, Arte edo Gizarte Zientzien arloetan 35 urtetik beherako gazteek proposatutako sormen- edo ikerketa-proiektu onenei. Bosgarren edizio honetan Beñat Garaio gasteiztarra izan da irabazlea, Zeelanda Berriko euskara eta maoriera, […]
Anabasa saioa bueltan da eta hirugarren denboraldia estreinatzeko Malen Altuna eta Aitziber Grados kazetariak eta Benetan Zabiz podcasteko aurkezleak izan dira Amaia Arostegi eta Jon Castañedarekin. Gonbidatuak, kazetaritza jarduna eta anekdotak izan dituzte hizpide. https://bilbohiria.com/docs2/2023/anabasa/230714_ANABASA%20Malen%20eta%20Aitziber.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurko bertsio saioan Rafa Ruedak The White Stripes taldea izan du hizpide, 1997an Detroit hirian sortu eta 2011n desegin zen. Jack White eta Meg White musikariek osatzen zuten. Bere lehen abestiak argitaratu eta estudioko bi disko grabatu ondoren, 60ko hamarkadako garage rockaren berpiztearen parte izan ziren, bere soinu fideltasun txikiagatik […]
Gaurkoan Peter Gabriel kantaria izan du hizpide Rafa Ruedak. Peter Brian Gabriel Ingalaterran jaio zen, Peter Gabriel ezizenez ezagunagoa, kantautore eta rock-ekoizle britainiarra da.Genesis rock progresiboko taldeko abeslari nagusi eta txirulariak sortu zuen talde hau, Tony Banks, Anthony Phillips eta Mike Rutherford taldekideekin batera. Bakarka ibilbide oparoa izan du ere. […]
Elhuyar Zientzia Azoka hasi da Bilboko Areatzan: 700 gazte eta 200 proiektu baino gehiago aurkeztuko dira hiru egunetan. Zuzeneko saioa egin dugu guk, bertatik bertara. Elhuyar Zientzia Azokatik Aitziber Lasa antolatzailea izan dugu. Abiatu zenetik izandako aldaketak eta hazkundea aipatu digu, nahiz eta helburu berdinei eusten dien azokak: gazteak zientziara […]
Pikara Magazinek eta Bira kulturguneak elkarlanean sortutako ekimena dugu Urdin elektrikoa. June Fernandez kazetariak aurrez aurre solaskideekin dituen elkarrizketak dira urdin elektrikoaren muina. Feminismotik hainbat sortzaile elkarrizketatu ditu. Ane Lindane umoregilea izan da. Solasaldian hainbat gai izan dituzte mintzagai, emakumea bakarrizketak eta umorea borrokarako lekua dela azpimarratu du. https://bilbohiria.com/docs2/2023/urdinelektrikoa/230321_urdin_elektrikoa_ane_lindane.mp3 Deskargatu […]
Ana Galarraga Aiestaran zientzia-komunikatzailea da. Elhuyarren lan egiten du. Duela ez asko Egoitz Etxebestek eta berak hartu dute Elhuyar aldizkariko zuzendaritza. Euskal hedabideetan zientzia dibulgazioa sustatzen du, euskaraz eta genero ikuspegiarekin. Gabriel Aresti euskaltegiko kultur ekarpenean izan dugu, eta gai askoren inguruan berba egiteko aukera izan dugu. Solasaldia abiatzeko zientziaren […]
Oreka bilatzearen inguruan berba egin dugu Oier Gorosabel fisioterapeutaren tartean. Posiblea da “oreka aurkitzea” da? bizkarra ez zuzenegi, ez konkortuegi; muskuluak ez gogorregi, ez bigunegi; gorputzaren simetria perfektua… Egoera hori aurkitu nahi eta ezinak, batzuetan, antsietatea sortzen du, askotan osagileok elikatuta: arazoa ulertu nahian muskulu, faszia edo energia desorekak aipatzen […]
Pikara Magazin eta Bira kulturgunean elkarlanean sortutako ekimena dugu Urdin elektrikoa. June Fernandez kazetariak aurrez aurre solaskideekin dituen elkarrizketak dira urdin elektrikoaren muina. Feminismotik hainbat sortzaile elkarrizketatu ditu. Otsailean Haizea Arana, Oihana Arana, Aner Euzkitze eta Leire Vargasen eRRe emanaldia izan zen protagonista. https://bilbohiria.com/docs2/2023/urdinelektrikoa/230207_urdinelektriko_erre.mp3 Deskargatu hemen.
Desazkundea, Wikipediaren arabera, “politika eta ekonomia arloko gizarte mugimendu bat da, produktibismoaren aurkakoa, gizakiaren eta naturaren arteko oreka berrezartzearen aldekoa, eta gizakien artean harreman justuagoa ezartzearen aldekoa”. Etengabeko hazkundearen paradigman mugitu dira XX. mendearen lehen erdiko pentsamendu politiko guztiak, sakratua zen, nolabait, eskuin eta ezker, sistema kapitalista zein sozialistan. Petrolioaren […]
