Hauteskunde biharamuna dugu, datuen  balorazioa eta analisi saltsa izango dira protagonista datozen  egunetan, irabazleak, galtzaileak… ziklo aldaketa datorrela entzun dugu. Kontu horiek aztertu ditugu Xabier Aierdi soziologoarekin.  EAJak 2019ko emaitzekin alderatuta, 80.000 boto inguru galdu ditu, hori izan da Aierdiren iritziz espero ez zen datua. Balantzaren beste aldean EH Bildu: […]

ACT jaialdiak nazioarteko artista berriak sustatzen ditu 2004az geroztik, aurten XX edizioa du ACT jaladiak. Maiatzaren 31tik ekainaren 3ra bitartean Bilboko eta Barakaldoko hainbat agertokitan egingo den jaialdi honen barruan, publikoa arte biziak esperimentatzera gonbidatzen du; DelRevés konpainiak “Finale” ikuskizunak irekiko du jaialdia. Joseba Lazkanorekin berba egin dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230529_joseba_lazkano_act.mp3 Deskargatu […]

Herri kirolen munduan murgildu gara, gaurko KIROL ESKIROL saioan. Arkaitz Lizarraldek,  ARKAIA SPEED AXE, aizkorak egiten dituen enpresaren berri ekarri digu. Joseba Etxebarriak, Gernikan sortu duten herri kirol eskolaren nondik norakoak azaldu dizkigu. Harriari ere egin diogu tartetxo bat eta Udane Ostolazak harri-jasotzaileak kontu andana ekarri dizkigu. Sokatira Gaztedi taldearen […]

Luigi Anselmi idazle eta poetak 14 poesia-liburu eta Pamielarekin batera argitaratu berri du poesia-liburuki berria: “LARRAZKENEKO ARGI-ILUNETAN”. Liburua adiskidetasunari, joan direnen koadrilari eta hemen jarraitzen duten lagunei egindako omenaldia da. Hiria, gaua, natura dira liburuak jorratzen dituen beste gaietako batzuk. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230526_lugiAnselmi.mp3 Deskargatu hemen.

Muxika eta Sopela; Sopela eta Muxika. Maiatzeko uzta oparoa, buru-belarrien gozagarri Udabarrian Bertsotan ekimenaren bi bala hedatu ditugu POTTO saioan. Potojorran , Taket , Lilibertso, Kilika, Elorri… bertso-eskoletako lagunak kantuan, udazken-faserako sailkatzeko bidean. Mikel Goiriena, Maite Sarasola, Ander Ezeiza, Ana Pikallo, Inazio Vidal, Ibai Amillategi, Naroa Torralba, Mikel Retolaza…. Izen-abizen […]

  Bilbo Hiria Irratian eta Uriolan hauteskundeen jarraipena egiten ari gara elkarlanean. Gaurkoan, María del Rio EH Bilduko hautagaia daukagu gurean. Adierazi duenez, ilusioz heldu zion Bilboko Mahai Politikoaren hurrengo hauteskundeetarako zerrendaburua izateko eskaintzari eta Bilbok bestelako udal bat behar duela iritzita, gertukoa eta gardena den baten aldeko apustua egiten […]

Hazkunde azkarreko zuhaitzak direnez gero, aspalditxo duela eukaliptoak landatzeko joera laster zabaldu zen Euskal Herrian. Nolanahi den ere, urruneko urte haietan ez zen kontuan hartu zenbaterainoko kalteak eragin zitzaketen eukaliptoek ingurumenean, eta orduko erabakien ondorioak orain pairatzen ari gara. Adibidez, ur asko behar dutenez, eukaliptoek lehorteak eragin ditzakete, eta ibaietara […]

Argia astekariaren gaiak errepasatu ditugu Gorka Peñagarikano kazetariarekin. Azalean esklabotzaren inguruko erreportajea nabarmendu dute. Ezagun da Europa esklabotzaren bitartez aberastu zela, ondasunak Afrikari ostuta besteak beste, eta “aberatsak” gara horregatik. Black Lives Matter mugimenduak ekarri du gogora afera hori, baita The Guardian egunkariak ere. The Guardian-ek, martxoaren 28an, albiste baten […]