HAUXE GURE LURRA: Basoen heriotza

Gaur Iñakik Francisco Lloret izeneko ekologoak idatzitako La muerte de los bosques liburua ekarri du hizpidera. Ekosistema konplexuak eta sensibleak dira basoak, eta kontinente guztietan ari dira, han eta hemen, kolapsatzen. Sarritan klima aldaketari eta lehorteei egozten diegu suntsiketa horien errua, baina gizakiak egin ohi duen ustiapenak, suteek eta izurriteek ere eragin handia dute fenomeno horretan. Basoen ekosistemak ez ditugu behar bezala ezagutzen, ez gara konturatzen zer nolako oreka hauskorrak dauden haietan, eta ez gara konturatzen klima eta ura erregulatzen jokatzen duten rolaz. Basoen eta landaketen (pinua, eukaliptua) artean ezberdindu behar dugu, hasteko, izan ere, landaketa horiek dira baso autoktonoak suntsitzen-ordezkatzen dituzten monokultibo kaltegarriak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ASTEBURUKO AGENDA: Arren ez galdu!

ol. Aza 24 , 2023
Ostiralero Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek asteburuko planak ekarriko dizkigute Bilbo Hiria Irratian. Lehenengo egunari begira jarri gara efemerideak ekarri dituzte. Asteburuko agendan antzerkia izan dute hizpide Nevenka antzezlana, Galdakaon Torrezabal kultur aretoan izango da emanaldia. Larunbatean Azaroak 25 Indarkeria matxistaren aurkako eguna da, eguneko historia kontatu eta  manifestazioaren deialdia ekarri […]

Honekin lotuak