Gaurkoa lau film labur ekarri dizkigu Ane Urkiolak. Garai eta luzera ezberdinekoak. “Tercero B”  JM Goenaga, “Solo” Sendoa Cardosi, “Zarautzen erosi zuen” Aitor Arregik zuzendua, eta azkenik , “Suc de Síndria”  Goya sarien film laburra, bortxaketa baten ondoren orgasmoa berreskuratzeko moduari buruzkoa Irene Morayk zuzenduko du urteko errebelazio laburra. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210511_Zinema.mp3 […]

Tribiz baserri galdue antzezlana ikusteko aukera izan genuen aurreko astean. Jon Ander Urrestiren lana dugu, bere familiaren Tribiz baserriaren istorioa ekarri digu oholtzara. Familiako istorio konkretutik gai unibertsala ekarri digu taula gainera, gure ondareen inguruko hausnarketa, bizitza ikusteko eta bizitzeko emandako aldaketak, belaunaldien arteko saltoak… lana eta bizitza, bizitzeko eta […]

Gaurkoan botiken inguruko hausnarketak ekarri dizkigu Oier Gorosabel fisioterapeutak. Kortikoideen inguruko aurreiritzien inguruan mintzatu zaigu. Fisioterapian ez da inolako botikarik erabiltzen; hala ere, jendeak askotan eskatzen du farmakoei buruzko aholkua eta, nahiz eta erantzuna beti berdina den (hori ez dela fisioterapeuten arloa eta galdetzeko medikuari), batzuetan arduratuta geratzen gara jendearen […]

Aste honetan errekorrak hausteaz mintzatuko gara. Ba al dakizu zeintzuk diren Youtuben ikustaldi gehien dituzten euskal abestiak? Gaurkoan kanten zerrenda osatu dugu eta ohartuko zarete, sorpresa handiak daude. Horrez gain, munduak gehien saldu den albuma aztertuko dugu eta Guinness Record musikal bitxienak komentatuko ditugu. Egin klik edo piztu irratia! https://bilbohiria.com/docs2/2021/nostalgia/210625_Nostalgia_02.mp3 […]

Bilboko konpartsek Bilboko irria aurkeztu dute Abuztuaren 26tik 29ra antolatu dutena jardunaldi kulturala.  Konpartsakidez bete dute Arriaga plaza eta txalo artean aurkeztu dute Bilboko irriaren irudia. Bilboko konpartsek Bilbotik eta Bilborako antolatu duten jardunaldi kultural herrikoia izango da Bilboko irria.  Konpartsak elkar zaintzaren filosofian oinarritu dira eta hiritarrei kirola, kultura, […]

Ibaizabalen ezkerraldean, Abandoko Errepublika Bilbok bereganatu zuen 1870 urtean, hiriaren lehen zabalgunea bertan garatzeko asmoz. Abandoko bihotzean dago Albiako lorategi zabala, Colon de Larrategi eta Ibañez de Bilbao kaleen artean. Arestitarren etxetik oso hurbil, Albia da, beraz, Abandoren bihotza. Albia Lorategiaren albo batean, gaur Justizia jauregia kokatzen den toki berean […]

Klima aldaketari aurre egin beharra dela eta, ezarritako helburuetara iristeko, estatuek diruz lagundutako transizio energetikoaren harira, negozioak egiteko aukera berriak sortu dira eta inbertsoreak sartu dira lehian. Badirudi, hala ere, baimenak eta dirulaguntzak lortzeko baldintzak oso asimetrikoak izango direla: korporazio handiak, erregai fosilen eta energia nuklearraren aldeko apustua egin dutenak […]