Silitia taldea ezagutzeko aukera izan dugu saioan. Xabi eta Ibaik osatzen dute taldea 2018an hasi ziren musikarekin jolasean eta argitaratu berri dute “Agata” deituriko lanaz berba egin dugu beraiekin. Dantzarako gonbita eta umorez zipriztindutako kantuak sortu dituzte. Diskoa  osorik autogestionatu dute, konposiziotik, letretatik, grabaziotik, produkziotik hasi eta masterreraino. Silitiako eragiketa […]

1

Gaurko bertsio saioan Way Cochram kantariak idatzitako kantua izan du hizpide Rafa Rudedak. Wayne Cochran 1955ean hasi zen bere lehen bandarekin. Soul abeslari amerikarra zen, ezaguna bere bitxikeriengatik eta bere orrazkera zuriagatik. “Arimaren Zaldun Zuria” bezala aipatzen zen batzuetan.  Cochran gaur egun ezagunena da “Last Kiss” abestia idazteagatik Bertsioak  J. […]

Bilboko Euskal Museoak bi urte barru izango duen itxura berria ezagutu dugu. Berrikuntza integralak, museoa osatzen duten eraikinen lotura estetikoa bilatzen du.Bilboko museoak 6.400 metro koadro irabaziko ditu, hura handitzeko behin betiko proiektuaren arabera. Kanpotik itxura uniformea eman nahi diote eraikin multzoari. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210705_euskalMuseoa.mp3 Deskargatu hemen.

Azken urtean euskal presoen egoera aldatu da, ostiralen jakin genuen, zazpi euskal presoren destino berriak jakinarazi ditu Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak. Horietako hiru Euskal Herriratu egingo dituzte, eta lau, berriz, Euskal Herritik gertuago dauden kartzelatara hurbilduko. Gerturatzeak presoen senide eta lagunen zama arintzen du, baina oraindik ere mobilizazioak egingo […]

Ostiralean hasi zen Euskarabentura espedizioa Osasun egoera dela eta aurtengo Euskarabentura ezin izango da aurreko urteetan bezala gauzatu, eta ibiltaria izan beharrean espedizioak kanpaldi formatua izango du.  Guztira 16-17 urteko 120 gaztek parte hartuko dute, hamar egunetako bi txanda ezberdinetan. Lehen asteburua pasata , gaur Larrun mendian harrapatu ditugu.  Pozik […]

Afrikatik datorren artista batek irekiko du gaurkoa. Angelique Kidjo Beningoa da baina azken urte hauetan ezagun bilakatu da nazioartean afrikako erritmo tradizionalak modu oso pertsonal batean emanda. Bere azken diskoko (Mother Nature) bi abesti entzungo ditugu. Segidan Gernikako Audience taldearen azken diskoarekin jarraituko dugu. Tolesdurak izeneko grabazioa duela gutxi atera […]

Aste honetako Argian aurkituko ditugun hainbat edukiren errepasoa egin dugu Lander Arbelaitz  kazetariarekin. Aste honetan portadan historiako pasartea ekarri dute. Duela 500 urte Nafarroaren etorkizuna betirako baldintzatu zuen borrokaldia gertatu zen Noainen. Biodibertsitatearen galera eta klimaren aldaketaren inguruko artikulua idatzi du Pello Zubiriak. Elkarrizketa atalean mendi lasterketetan dabilen Iker Karreraren […]

Presta zaitez Bilbon kalerik kale ibiltzera Gabriel Arestiren eskutik. Bilbon baitabil Gabriel Aresti gaur egun ere, eta ez duzu gidari egokiagorik aurkituko hiri hau benetan sentitu eta ezagutzeko, modu zehatz eta sakonean. Bilboko Barroeta Aldamar kalean hasten da ibilbide hau, garai bateko portuaren eta aduanaren ondo, Ibaizabal ibaiaren bazterrean, udaletxearen […]