Gaur sentikortasun handia daukan gaia ekarri dugu gurera. Udan gaude, baina aurtengo udan badago faltan botatzen dugun ekintza. Bizitasuna, alaitasuna, musika, kultura, maitasuna ematen duena. Bai, Jaiei buruz ari gara. Goazen ba txosnetara! Dotore jantzi, edalontzia hartu eta aurrera! Gaurkoan Edorta Jimenez idazlearekin berba egin dugu, abuztuan ezin ahaztu Mari […]
Auzoak hiriaren bihotzak direlako, Bilbo pasieran irrati tartean ertzera joan gara pasieran, Bilbo ez da beti berdina izan; aitzitik, Erdi Arotik aldatu egin da, hirian bizi garen pertsonon ekintzak hiria bera eraldatu dutelako. Kaleak, kantoiak eta harresiaren hondarrak… gure gonbidatuen begietatik ikusteko gonbita duzu Bilbo pasieran saioa. Gaurkoan Peio dugu […]
Lidia Txukovskaiaren ‘Urpean murgildu’ nobela euskaratu du Josu Zabaletak, katrakak argitaletxeak argitaratu berri du. Aurretik Sofia Petrovna eleberria ekarri zuten euskarara. Beraz idazle errusiarraren bigarren lana dugu euskaraz. Hedoi Etxarteren hitzetan zentzua dauka autorearen lanari segida ematea, autoreak sortu dezakeen interesaz jabetuta eta euskaraz presentzia izan dezan. Lidia Txukovskaia Poesia, […]
Beroa sumatzen hasi da, hondartza, egun eguzkitsuak, krema usaina, mendi txangoak, oporrak, poteoak, jaiak… Uda bete-betean gaude, urteko garairik politenean eta udak badu soinu banda. Horregatik gure gaurko saioa udari eskaini nahi diogu. Bero bero dator gaurkoa eta udako kanten zerrenda prestatu dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2021/nostalgia/210708_nostalgia_uda_05.mp3 Deskargatu hemen.
Ane Labaka Mayoz idazle eta bertsolariak Algara mutilatuak saiakera feminista aurkeztu berri du, Lisipe bildumako bederatzigarren alea. Andreen umoreari eutsi dio liburuan, barre eragiteko erauzitako gaitasunari eta umorearen aldebikotasunari, beste ertz askoren artean. Guzti horien inguruan mintzatu gara berarekin. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210422_ane_labaka.mp3 Deskargatu hemen.
Lau musikari, la emakume, lau pandero eta lau trikiti baino askoz gehiago da Amak taldea sortu duena, Oñatiko trikiti jaialdiaren gonbita onartuta 2018an Alaitz Telletxea, Maixa Lizarribar, Amaia Oreja eta Kristina Solano martxan jarri ziren berriro. Zuzenean emanaldi batzuk eman ostean 8 katuz osatutako lanarekin datoz, gurean izan dira Maixa […]
“Ibaiertzeko ipuina” ipuin luzea edo nobela laburra da. Amerikako Estatu batuetan kokatu du istoria dakar Ohiane Amantegik. Haur bat dugu protagonista, beren begietatik heriotza nola ikusten duen dakar. Gai zentrala da heriotza. Baina, heriotza, haur baten ikuspegitik kontatua. Ibai bat, Amerikako Estatu Batuetako hegoaldeko bazter galdu batean, zehazten ez den […]
Erein argitaletxeak haurrentzako bi album aurkeztu berri ditu. Betetik “Laino txiki, egizu negar poliki” album ilustratua, Monika Arratibelek eta Xabi Etxanizek sortutakoa. Nork bere burua onartu eta besteak errespetatuz, elkarrekin koloretako mundu bat sortzea amesten duten lagunen gora beherak. Whatsapen eginiko lana dugu, itxialdian eginikoa, hasierako helburua Monikak ikasleei […]
Gaurkoan Oier Gorosabel fisioterapeutarekin askotan kontsultan eginiko galderaren inguruan berba egin dugu.Ohikoak izaten dira hainbat galdera: haien artean, ea guri nork ematen digun masajea. Galdera arina da, konbertsazioa emate aldera egiten diren horietakoa, baina hari horretatik tira egingo dut gaur, hortik ere ikasgaitxo bat atera daitekeelakoan. Izan ere, «inork ez» […]
Egunak, egutegiak, gorriz markatutako datak… Garrantzitsua da bizi ditugun egunak, zenbakia eta izena izatea, batzuk besteak baino egunago direlako eta haien esperoan gaude: lanean hasteko lehen eguna, gure urte eguna, jaietako egun berezi hori, bidaiak hastekoa, gertaera bati lotutakoak. Hain garrantzitsuak direnez, gaur protagonismo guztia izango dute. Ba al duzue […]
