Blas de Oteroren omenezko kontzertuarekin hasiko da martxoaren 15ean Bilbopoesia. “Beriz aireatu” lelopean, letra eta musikarekin lotutako 30 erreferente baino gehiago izango dira jaialdiko protagonistak; besteak beste, Nacho Vegasen eta Izaroren kontzertuak egongo dira, bai eta Leire Bilbao, Isabel Bono eta Bernardo Atxaga bezalako idazleen arteko topaketa musikalak ere. Bidebarrieta […]

Gaurkoa jazz doinuak izan dira protagonista. Haizea Martiartu saxofoi jolea izan da gurean. “Folketik jazzera Ensemble” lana izan dugu entzungai. Euskal abesti tradizionalen doinuak jazz musikara ekarri ditu markinarrak bere lehen diskoan. Zortzi urte zituenean hasi zen saxofoia jotzen Haizea Martiartu. Martxoaren 10ean Arriaga antzokian eskainiko du lehen aurkezpen kontzertua. Denetara […]

Europako Kontseiluak Euskalgintzaren Kontseilura jo du Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunari buruz Espainiako Gobernuak egin duen txostenaz iritzia eskatzeko. Bada, Kontseiluak ondorioztatu du Europako Kontseiluaren gomendioak bete gabe jarraitzen dutela: justizian eta eta administrazioan, batez ere. Kontseiluak iritziarekin txostena igorri du Estrasburgora. Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusia izan […]

Axular-en Gero 400 ahotsek irakurri ostean Joan Antonio Mogelen Peru Abarka etorri zen ondotik eta, oraingoan, klasikoen ildotik jarraituz, Linguae Vasconum Primitiae irakurriko dute Klasikoen Irakurketa Jarraituaren ekitaldian. Bernart Etxepareren lehen euskarazko liburua aukeratu dute Bilbo Zaharra euskaltegiko antolatzaileek ahoz goran irakurtzeko Arriagan. Klasikoen Irakurketa Jarraituaren 14.aldia da oraingoa, eta […]

Koronabirusaren aurkako neurriak modu bisualean aurkezten dituen eredu bat erakutsiko digu Ana Galarraga Elhuyarreko zientzia dibulgatzaileak: suitzar gaztaren eredua. Zer zerikusi ote dute gaztak eta koronabirusak? https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210302_koronabirusarengakoak.mp3 Deskargatu hemen.  

1

Gaurko bertsioa saioan Shocking blues taldea izan du hizpide Rafa Ruedak. Shocking Blue Herbehereetako rock taldea  izan zen, 1967an sortua. Robbie van Leeuwenek sortua, Wilderen Fred, Klassje van der Wal eta Cornelious van der Beek, Wilderen Fred, beranduago Mariska Veres abeslariak ordezkatu zuen (2006an hil zen), bere ahots indartsuagatik Grace […]

LAB sindikatuak soldata arrakalari buruzko ikerketa egin du Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako 183 lan hitzarmen oinarri hartuta. 1400 euroko soldata gordina da, sindikatuaren  ustez, bizitza duina izateko beharrezko soldata gutxiengoa. Horren arabera, ikerketaren emaitzek adierazi bezala, 183 hitzarmen horietatik, 23 dira solik duinak. Soldata arrakalaren biktima nagusienak, sektore eta […]

Larunbatean protesta egin du Ongi etorri errefuxiatuak. Arriaga plazan urtarriletik Ozeano Atlantikoan ito diren  2.000 pertsona baino gehiagoren heriotzak gogoraraztea eta salatzea izan da. Europar enpresek Afrikako baliabideak suntsitzen dituzte gobernuen konplizitatearekin.  Europar Batasunak Afrikako 13 gobernuri arrantzarako ezarritako akordio neokolonialak Senegalen ehunka enplegu suntsitu ditu eta milaka gazte Europara […]

Gaurkoan bi pelikula izan ditu hizpide Ane Urkiolak. Ikus-entzunezko kulturaren eragina oso nabarmena da gizartearen imajinario kolektiboa moldatu eta zizelkatzeko orduan. Bestalde, filmek kontatzen dizkiguten istorioak sasoi jakin horretako testuinguruaren kronika bihurtzen dira. Lehenengo “80 egun” fila izan dugu hizpide.  Gai ausarta aukeratu zuten pelikularako, 70 urte inguruko bi emakumeen […]

Gabriel Aresti euskaltegiko kultur ekarpenen baitan Ana Galarraga Aiestaran  zientzia-komunikatzailea izan dugu gurekin solasean. Albaitaritzan eta Elikagaien Zientzia eta Teknologian lizentziatua da, eta Elhuyar Fundazioan egiten du lan, euskal hedabideetan zientzia dibulgazioa sustatzen, euskaraz eta genero ikuspegiarekin. Azkenaldion, COVID-19 dela eta ikusi dugu batez ere, han eta hemen, lan handia […]