MUSIBLA #140: Hegazkin, Babeheaven, Squid, TOC, Nigara zuek, Abereh, Fleet Foxes

Gaur hasteko Hegazkin taldea ekarri dugu. Mukuru kolektiboak eskaintzen du euren azken grabazioa Haize Beltzak izenekoa. Musika elektronikoa jorratzen du bikote honek, gustu handiz eta mezudun abestiez bete dute 6 kantuko bilduma hau. Segidan Babeheaven taldeak musika elektronikoa jorratzen du trip-hop ukitu erritmiko batez. Euren lehen lan luzea kaleratu dute orain gutxi Home For Now izenpean. Londresetik mugitu gabe, Squid taldea ekarri dugu euren azken diskoarekin Bright Green Field. Sonoritate ugariren biltoki da grabazio hau, oso disko interesgarria. Antzeko sonoritateetan mugitzen den Euskal Herriko talde bat dakargu segidan. TOC taldeak disko biribila karrikaratu dute Zidazun izenarekin. Post-punk eta esperimentazioa, abesti handiak. Nigara zuek Ander Fernandezen bakarkako proiektua da. Teatroa, poesia, zirkoa eta dantza ikuskizunetan zuzeneko musikari eta sortzailea dugu Ander. Muskulo taldean ere ibiltzen da. Zabortegitik salbatuak izeneko lan berria dakar. Zabortegitik jasotako piano elektroniko zaharra izan da aitzakia eta abiapuntua kantuok sortzeko. Abereh izena dauka Erik Berganzaren azken proiektuak. Joan-Etorrian izena du bere azken diskoak. Eta Fleet Foxes taldearen Shore diskotik ateratako abesti batekin bukatuko dugu gaurko saioa.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Durangaldea Uztabarritzen ekimena eta Iurretan izandako bertso-saio esperimentala

og. Eka 24 , 2021
Akabuko kolpea dugu; azken puntua eman dugu Bilbo Hiria irratiaren 262. POTTO saioan, kantuan. Euba herrian izan zen eta Durangoko bertso eskolak antolatutako Durangaldea Uztabarritzen ekimenaren beste bala bat ekarri dugu. Hori nahikoa ez eta Iurretan izandako bertso-saio esperimentala eskaini dugu. Hika moldean kantatu zuten bertsolariek (eta errimatu ere bai). […]

Honekin lotuak