“Errusiako gutunak. Azken Marx, landa-komuna eta ezinezko iraultzak” liburua aurkeztu dute gauir Zirika gunean. Vera Zasulitx iraultzailearen eta Karl Marxen arteko gutun trukea jaso dute eta Katakrakek argitara eman du. Jone Gartziak itzuli du lana. Gaur Zirikan Hedoi Etxarterekin eta Pablo Oliveirosekin izango zara. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/251211_errusiako_gutunak.mp3 Deskargatu hemen.
Penaz jaso genuen atzo Gau Irekia ez dela egingo. Bilbo Hiria irratiak bat egin izan du Sarean elkarteko kideekin eta kultur jaialdio erraldoi, herrikoi eta autogestionatuaren berri eman izan du. Baina gaurkoan bestelakoa da notizia: Finantzaketa publikorik gabe, Gau Irekia aurrera eramatea ezinezkoa da aurten, ez da egingo. 13 urtez […]
Lagunok lagunontzat. Hori izan da gaurko saioan presente eduki dugun lema. Dale Kaligula laukote jatorra etorri da gurera, atera berri duten “Sasilanak” deituriko diskoa aurkeztera. Barre eta anekdota artean pasa dugu saioa, eta betiko gisan kanta zerrenda polita osatu dugu bitartean. Orain arte izandako kontzertuetako giroa azaldu digute, ea laster […]
Udako etenaldi luzearen ostean bueltatu gara. Eta hasteko hilabeteotan irakurri/entzun/ikusi ditugun gomendio batzuk ekarri ditugu. Beraz, saio honetan Annie Ernaux, Eider Rodriguez, Sabina Urraca, Ottessa Moshfegh, Violaine Belot eta besteri buruzko iruzkinak topatuko dituzue. https://bilbohiria.com/docs2/2025/trabeskalea/251203_trabeskalea_gomendioak.mp3 Deskargatu hemen.
Gaur Latzen taldea izan dugu gurean. Urrun gelditu da lau gaztek osatutako talde haren lehen aro labur baina oparoa. 1993tik 1999ra bitartean, Heriotzari deika maketa plazaratu zuten —30. urteurrena bete du—, eta bi disko kaleratu: Kontzientzia ala infernua eta Ardi larruz. Euskarazko heavy metalaren bide propioa ireki zuten, eta balada […]
Gaurko saioa indartsu hasteko, Fontaines D.C. talde dublindarra izango dugu. Irlandako post-punk eszenako erreferente nagusi bilakatu dira azken urteotan, eta Romance disko berriarekin soinu landuago eta atmosferikoagoetara hurbildu dira, euren nortasuna galdu gabe. Jarraian, Deus Ez taldearen Zain diskoa entzungo dugu. Euskal Herriko banda honek rock alternatiboa eta melodia itsaskorrak […]
Aurten 50 urte bete dira Gabriel Aresti idazle eta euskaltzain urgazlea hil zela. Urteurrenaren kariaz, egitarau oparoa antolatu du Euskaltzaindiak, XX. mendeko euskal idazle berritzaileenetako bat izan zena omentzeko eta beronen ekarria goresteko. Gabriel Arestiren Mandatua, Gabriel Aresti Kultura Elkartearekin batera editatutako liburu korala. Arestiren ekarria diziplina anitzetatik (euskara, literatura, […]
“Bide Ilunek Argitzen Zuten Dena” da SUA taldearen bilduma berriaren izena, eta Ane abeslaria hurbildu zaigu, azalaren interpretazioetatik hasi eta ekoizpen lanetaraino azaldu dizkigu diskoaren nondik norakoak. Zuzeneko taldea direla argi adierazi du Ane eta aitortu du disko honen grabaketan ere horrela aritu direla; hau da, zuzenean aritzen diren moduan […]
Gurekin dago Laura Mintegi idazlea. “Akabo” nobela berria plazaratu du txalaparta argitaletxearekin, Aspaldi zen Laurak ez zuela argitaratzen, ia 20 urte nahiz eta irakurri diogun idatzi beti idazten duela. Bikote harreman baten bilakaera kontatzen digu, traizioak, botere harremanak, ezin ulertuak eta asimetriak tartean. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/251208_laura_mintegi_akabo.mp3 Deskargatu hemen.
Guggenheim Urdaibai Stop plataformak “Urdaibaiko sakrifizioa” film laburra aurkeztu du Durangoko Azokan. Galder Irusta zuzendariak zuzendu du film laburra. Eider Gotxirekin aritu gara solasean eta kontatu digu filmak egoeraren errealitatea kontatzen duela. Bestalde, auziaren azken nondik norakoak ere kontatu dizkigu Eider Gotxik eta argi utzi du lanean jarraituko dutela. […]
