MUSIBLA #287: Xabier Badiola, Mandy, Indiana, Otto Benson, Jabier Muguruza, Argazki Bat Behelainoan, S.G. Goodman, Courtney Marie Andrews

Gaurko saioaren lehenengo txanpan, Xabier Badiolaren bigarren diskoa izango dugu entzungai. Leiho Ondoan Xori Bat izena jarri dio eta gitarra da protagonista abesti guztietan barrena. Barnerakoia, intimoa, organikoa… ertz askotako diskoa. Hurrengo gonbidatua Mandy, Indiana izango da. Manchester inguruko boskote esperimental honek URGH diskoan zarata elektronikoa, dantza giroko erritmoak eta ahots performatiboa nahasten ditu — post-punk eta club giroko energia zuzena eta giro industrial iluna. Hurrengoa, Otto Benson izango da. Aurreko lan elektronikoagoetatik (IDM, ambient eta antzekoak) alde eginda, Peanut disko honetan folk intimista eta lo‑fi kutsuko soinuak bildu ditu: ahotsa, gitarra akustikoa, piano xumeak eta produkzio beroa. Aurrera egingo dugu Jabier Muguruza musikari beterano eta finarekin. Kantautore irundarraren diskografia zabaletik bi abesti ekarri ditugu gaurko saiora: “Mazisi Okeita Denbelek” eta “Leiho bat zabalik”. Hurrengo taldearen izena Argazki Bat Behelainoan da. Izen iradokigarria inondik ere. Donostian sortutako hirukote honek Geldi Gu eta Dena Huts diskoan rockaren eta folkaren artean mugitzen da testu landu eta gogoetatsuekin. Post-hardcorearen eta rock ilunaren artean kulunka. Bukaera aldera iritsiko gara S.G. Goodman musikariarekin. Kentucky-ko kantautore honek herri musikaren, blues-aren eta rock alternatiboaren artean mugitzen den Planting By The Signs diskoan, ahots sakon eta zintzoarekin hegoaldeko AEBetako istorioak, memoriak eta naturarekin duen lotura lantzen ditu. Eta gaurko zerrendan azkena, Courtney Marie Andrews izango da. Arizonako kantautore folk honek Loose Future diskoan poparen eta herri musikaren arteko elkargunean kokatzen da.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

NORBAIT HIL DA HEMEN: 55

az. Api 15 , 2026
Gutxiegi kexatzen gara. Kexa, hausnarketa eta oihu anitzak zabaltzen dituen taldea dakarkigu oraingoan. Grrreska! Haien adierazpenak argi utzi dizkigute, eta saiotik esandako guztiarekin ados gaudela adierazi dugu. Fanzine batetik datorren taldea dugu hau. Hasi berriak dira, eta proiektuaren nondik-norakoak azaldu dizkigute, dantzarako girotu gaituzten bitartean. Eta hori dena gutxi ezpalitz, […]

Honekin lotuak