BEHIALAKO EGUN BATEZ: Espainiako Bigarren Errepublika

Gaurkoa bezalako egun batez aldarrikatu zen Espainiako Bigarren Errepublika, eta guk garai hura gogoratuko dugu gaurkoan. Primo de Riveraren osteko dictablanda-ren azken hilabeteetan krisi sakona eta Alfontso XIII erregearen ospe txarra areagotu ziren Espainian. Apirilaren 12ko udal hauteskundeek monarkikoen porrota eta errepublikazaleen garaipena ekarri zuten. Handik bi egunera, erregeak erbesterako bidea hartu eta errepublika ofizialki aldarrikatu zen Espainian, Eibarren egun bat aurreratu baziren ere. Ondoren 33ko abendutik 36ko otsailera arte. Orduan Frente Popular koalizioak agintea hartu zuen, harik eta, 1936ko uztailaren 18an militarren estatu kolpeak huts egin eta ondorengo gerra ekarri zuen.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BEHIALAKO EGUN BATEZ: Eustakio Mendizabal, "Txikia", hil zuten Algortan

ar. Api 19 , 2022
Gaurkoa bezalako egun batez hil zuten Algortan espainiar poliziek Eustakio Mendizabal Benito, Txikia, (Itsasondo, Gipuzkoa, 1944ko urriaren 9a – Algorta, Bizkaia, 1973ko apirilaren 19a) euskaltzalea, poeta eta ETA erakunde armatuko kidea. Euskadi Ta Askatasunaren Fronte Militarreko buru nabarmena izan zen bere garaian. Bere bizitzako pasarte batzuk gogora ekarriko ditugu gaurkoan. […]

Honekin lotuak