1

Hilabete batzuk dira gure eskuetara iritsi zela Mikel Ayllonen Zoriontsuak izatea aukeratu genuen liburua. Mesanotxean zain egon da, izenburu iradokitzaileak azkenean harrapatu gaitu eta irentsi dugu. Ipuin liburua dugu, 2020an Donostia Hiriko Kutxa Literatura Saria irabazitakoa eta, horren inguruan mintzatzeko Mikel Ayllon bera izan da gurekin. Sei kontakizun batu ditu […]

K+: Zientziak eta Humanitateak COVID-19 osteko begirada multidiziplinarretik liburua argitaratu berri du UEU Udako Euskal Unibertsitateak. Txabi Landabidea izan da lanaren kordinatzailea. Hainbat jakintza eremutatik izurriari buruz egindako gogoetak bildu dituzue lanean. Udako Euskal Unibertsitateak. Errenteriako Udalarekin itundua duten lankidetza hitzarmenaren abaroan egindako lana da, zeinaren xedea baita herri horretako […]

Aste honetan zehatz-mehatz azalduko dizuegu burtsako brokerrei inbertsio-funtsekin aurre egin dien saga. Xiaomi, Google Play edo Telegramen azken nobedadeen berri ere emango dizuegu. Amaitzeko, gure berri azkarrak eta TituLOLa. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean310.mp3 Deskargatu hemen.

1

The Beach boy taldea izan du hizpide gaurkoan Rafa Ruedak. 1961ean Kaliforniako Hawthorne udalerrian sortu zen taldea. 1962. urtean Surfin, lehen singlea, kaleratu zuten The Pendletons izenarekin. Kanta nahiko ezaguna izan zen eta abesti entzunenen zerrendan postu bat eskuratu zuen. Arrakasta txiki horri esker, taldeak (Beach Boy izenarekin dagoeneko) Capitol […]

Bilboko Azkuna Kultur Zentroan, “Espacio Publicitario (espacio público /espacio publicitario)” izenburupean iazko abenduaren 3tik urtarrilaren 31ra bitartean ikusgai izan den erakusketa izan dugu hizpide Ula Iruretagoienarekin. Mario Paniego artistak komisariatua, 2020ko komisaritza berrien deialdiaren lan eta erakusketa emaitza izan da erakusketa. Bere baitan mahai-inguru bat burutu zen, espazio publikoa eta […]

Bilboko auzorik berrienetakoa Miribilla da. Ibaizabal ibaiaren mendebaldera kokatuta dago, Ibaiondo barrutiaren barruan. Guztira 439.566 metro karratu dauzka. Guztira 3.000 etxebizitza baino gehiago eraiki ziren 2004-2016 urteen tartean. Miribilla auzoa gaztea dela esan dezakegu, eta gazte asko bizi dela bertan, haur eta gazte esan nahi dugu. Beraz ildo horretatik lan […]

Bihar, otsailaren 6an, urte bat beteko da Zaldibarko zabortegia amildu eta bertako langile Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze luiziak irentsi zituenetik. Urte honetan, hainbat izan dira Euskal Herrian han eta hemen egindako mobilizazio, elkarretaratze eta ekitaldiak, Zaldibarren gertatutakoa argitu, erantzukizunak eskatu eta kaltetutako familiei elkartasuna adierazteko. Joaquin Beltran oraindik desagertuta […]

Bilboko Udalak abian jarri du Harrapazank-en hamaseigarren edizioa, gazteentzako euskarazko aisialdi-programarena. Ekimen honetan badira jarduerak 10 eta 18 urte bitarteko gazteek aukera izan dezaten beren sormena eta talentua erakusteko eta garatzeko. Euskaltzaleen Topaguneak kudeatua, elkarlanean garatzen da, eta xedea du euskara sustatzea Bilboko gazteen artean, aisialdirako aukerak eskainiz, bestelakoak, erakargarriak […]