Ekimen ugari antolatu ditu Sarek martxoaren 20an, Iratiren eta gainerako motxiladun umeen egoera salatzeko

Irati 2018ko martxoaren 8an jaio zen Aranjuezeko espetxean, eta aita eta ama bertan ditu preso oraindik. Urte honetako martxoan, Iratik hiru urte bete ditu eta Espainiar legediak agintzen duen bezala, hiru urte betetzean Irati bere gurasoengandik banatu behar da.

Horregatik, Irati eta bere gurasoen eskubideak bermatzeko, Sarek eta “Irati gurasoekin Euskal Herrira” plataformak ekimen anitz antolatu dituzte datorren larunbatean, Martxoaren 20an, Euskalduna Jauregian. Bertan, hainbat mugimendu sindikal, politiko eta Iratiren antzeko egoeretan dauden haur eta gazteek hartuko dute hitza.  Horretaz gain, Porrotx pailazoa eta Sareko Joseba Azkarraga ere egongo dira. Geroago, 12:00etan, ipuin kontalaria eta umeentzako jolasak egongo dira, plazak betetzeko helburuarekin.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

“Dardara”dokumentalean musikak duen unibertsaltasuna eta energia bildu du Marina Lameirok

og. Mar 18 , 2021
Gaur entrenatuko da “Dardara” dokumentala, Marina Lameirok Berri Txarrak taldearen azken biran filmatutako dokumentala. Ikusgarria izan zen Ikusi arte bira, sekula espero ez zuten arrastoa utzi zuen, sarrerak agortu, ilara amaigabeak sortu ziren Berri Txarraken azken kontzertu horiek ikusteko, bizitzeko, gorputza eta buruarekin sentitzeko, eta hori jasotzen saiatu da Marina […]

Honekin lotuak