Barne Ministerioak jakinarazi duenez, 3.085 pertsonek eskatu zuten asiloa 2020an Bizkaia Gipuzkoa eta Araban. Beraz, aurreko urteko datuekin alderatuta, eskariek %36 egin dute behera. 2020an tramitatuko guztietatik, Bizkaian izan ziren gehien; ia 1800. Kolonbia, Venezuela, Nikaragua, eta Hondurasko herritarrak izan dira, ordena horretan, eskaera gehien egin dituzten herrialdeak.
Azken 5 urtetan, urtero zifra honek gora egin badu ere, 2020an ez da berdina gertatu. Zifra baxu horrek Espainiar Estatua gainontzeko herrialde europarren oso azpitik kokatzen du.
Deskargatu hemen