Amaiera, Frank Herbertek Dune eleberri, Dune film, Dune telesailetarako prest utzi zuen istorioan hasierari buruz esan bezala, oso momentu de-li-ka-tu-a da. Guk gaur ez dugu arriskatu nahi izan. Seguru eta katoliko jokatu nahi izan dugu. Amaiera txukun bat jarri nahi izan diogu Eremuz Kanporen 3. denboraldiari. Ez dugu batere arriskurik […]
Nabarmenduak
Pasa den astean hasi ziren Gazteola ekimenaren udaleku, campus, tailer, ikastaro, barnetegi eta bestelako ekimenak. irailaren hasierara arte izango dira ume zein gazteentzat. Aitziber Zengotitabengoa irakasleak bere esperientziak kontatu dizkigu gaurkoan. Informazio gehiago Gazteolaren webgunean edo Gabriel Aresti euskaltegian. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150629solasaitziberzingotitabengoa.mp3 Deskargatu hemen
Bikote batean, zer da desio falta? Hortik abiatuta, Igor Erauzkin sexologoak praktikatik ateratako hainbat ideia aztertu ditu. Desio falta deitzen diogu, edo “Desio hipoaktiboa”, eta horretan, bestak beste, bikotearen egoerak zein egoera orokorrak (lana edo langabezia, stressa…) eragina dute zalantzarik gabe. Bukatzeko, Igorrek Viagra femeninoaz eta irtenbideaz hitz egin digu. […]
Bereak egin du Potto-k… Lasai, aurtengo ikasturteari dagokionez baino ez. Azkenik bildu dira Iosu, Erlantz eta Apolo. Maialen Lujanbiok EHUko Uda ikastaroen hasieran eman hitzaldia duzu entzungai gaurkoan; Durangaldeko kopla txapelketari buruzko informazioak eta agendak burutzen dute gaurko emanaldia. “Gora gu eta gutarrak” kantarekin bukatu dugu bederatzi hilabete iraun duen […]
Lutxo Egia idazleak hilabete espainieraz mintzatu gabe igarotzeko “esperimentua” abian jarri zuen hilaren 11an, Bilboko Goienkalen egindako performance batekin hasi zen bere ramadan edo baraualdi linguistikoa eta dagoeneko hainbat pasadizu bizi behar izan ditu bere hautua irmotasunez jarraitzeagatik. Egunero idazten du blog bat BERRIAn, eta aurrera jarraitzen du, nahiz eta […]
Errefuxiatuen nazioarteko eguna bihar ospatuko da, ospatu hitza egokiena ez den arren, eta gaur, egunotan Bilbon izan den Azad Kanjo dokumental egile kurdu-katalana hartu dugu Bilbo Hiria irratian, asteartean Kobaneko Erbesteratzea (L’ exili de Kobane) dokumentala aurkeztu baitzuen Kafe Antzokian. Kurdistan zer den, bere historia eta egungo egoera zein den […]
“Gaur hautestontzia, bihar erabakia” lelopean ekainaren 21erako antolatu du ekitaldia Gure Esku dago ekimenak. Angel Oiarbide antolatzaileak azaldu digunez, jende ugari espero da eguerdian eta arratsaldean antolatu dituzten ekitaldietan. Bilbon, Donostian, Gasteizen, Iruñean eta Baionan. Iaz giza-katearekin ilusio handiz hasitako bideari jarraipena eman nahi diote antolatzaileek. Aurten, “josten” ibili dira […]
Alianzo enpresak Euskal Quiz aplikazioa atera berri du, EAEko lehendakari edo zure udalerriko alkate birtual bihurtuko zaituen jolasa. Horrez gain, Jabi Asurmendik Gabiltza, aipatu du, emakume aditu eta arituen lana ikusarazteko datu basea. Bukatzeko, Twitterren hiru ezaugarri berri aipatu dizkigu Jabik (argazkia: Oarsoaldeko Hitza). https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150618solasjabiasurmendi.mp3 Deskargatu hemen
Aurreko astean Loreak (2014) filma proiektatu zen Kafe Antzokian eta, hori dela eta, Itziar Ituño aktorearen bisita izan genuen gurean. Hemen dituzue berari lapurtutako hitzak, barreak eta ametsak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/emakumeaknonahi/150603emakumeaknonahiiraiataitziarituno.mp3 Deskargatu hemen.
Lehen orduan, Pedro Elias Igartuak Elustondo Trikitilariak, Pop Staples, Buddy and Ella Johnson, Shonghai Blues eta Eskean Kristoren kantak jarri dizkigu. Bigarrenean, aldiz, John Hiatten eta Anje Duhalderen kantak entzun ditugu. Are gehiago, kontuan hartuta azken bi hauek uztailaren 2an Kafe Antzokian izango direla, Anjeri elkarrizketa egin dio Pedrok. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/150611soinugelahiat.mp3 […]
