Badator ARGIAren hemeroteka irekia

Argia astekariaren errepasoa egin dugu Maria Ortega kazetariarekin. Azaletik abiatu dugu errepasoa, Argiak hemeroteka irekian jarriko du datorren astean. 1919tik gaurdaino egindako argitalpen guztien hemeroteka publiko jarriko dugu datorren astean. Fototekarekin egin moduan, Euskal Herriko historia hurbila guztion eskura izango da, PDFa jaitsi edota orrika kontsultatzeko moduan. Elkarrizketan Asier Herranz eta Youssef Brahim, Palestinaren aldeko bi ekintzaileek, 2026ko ekainaren 16an izan zuten atxiloketaz eta haien aurkako akusazioez hitz egiten dute. Espainiako Poliziak terrorismoarekin lotutako hainbat delitu egotzi zizkien, besteak beste, Hezbollah taldeko kide izatea, terrorismoa goratzea, terrorismoa finantzatzea eta entrenamendu militarra jasotzea. Haien esanetan, akusazioak neurrigabeak eta funtsik gabeak dira. Bigarren elkarrizketa ere komentatu dugu, Elkarrizketan Júlia Trias, Bartzelonako Udaltzaingoaren erreforman 2015-2019 legegintzaldian parte hartu zuen politologoak, Ada Colauren gobernuaren garaian egindako aldaketak eta zailtasunak azaltzen ditu. Bere helburua Polizia gertukoagoa, gardenagoa eta antolakuntzan berritua izatea zen.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

LIBURUEN ERREPUBLIKA TXIKIA: Literatura, zinema, musika: bagatoz!

og. Urr 1 , 2026
arrazkenarekin batera datorkizue berriemaile literarioa Donostiako Zinemaldiko kontuekin Kafka lagun duela. Gainera, Nussbaum – en enpatia, ” Sorbatza”-ren iraultza, “Basatiak” eta nerabeekin jo ta ke dabilen “irakaslea”- z mintzo gara, gerrek etengabe dirauten honetan. BIZI, IRAKURRI ETA IZAN ZORIONTSU! https://bilbohiria.com/docs2/2026/liburuenerrepublikatxikia/260928_liburuen_errepublika_txikia_40.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak