arrazkenarekin batera datorkizue berriemaile literarioa Donostiako Zinemaldiko kontuekin Kafka lagun duela. Gainera, Nussbaum – en enpatia, ” Sorbatza”-ren iraultza, “Basatiak” eta nerabeekin jo ta ke dabilen “irakaslea”- z mintzo gara, gerrek etengabe dirauten honetan. BIZI, IRAKURRI ETA IZAN ZORIONTSU! https://bilbohiria.com/docs2/2026/liburuenerrepublikatxikia/260928_liburuen_errepublika_txikia_40.mp3 Deskargatu hemen.

Argia astekariaren errepasoa egin dugu Maria Ortega kazetariarekin. Azaletik abiatu dugu errepasoa, Argiak hemeroteka irekian jarriko du datorren astean. 1919tik gaurdaino egindako argitalpen guztien hemeroteka publiko jarriko dugu datorren astean. Fototekarekin egin moduan, Euskal Herriko historia hurbila guztion eskura izango da, PDFa jaitsi edota orrika kontsultatzeko moduan. Elkarrizketan Asier Herranz […]

Iker Arana larri zauritu zuen ertzainaren kargu zegoen polizia buruak lekuko gisa deklaratu du. Plataformak orain arte izandako oztopoak salatu ditu, tartean, lekukoen deklarazioak atzeratu izana. Iker Arana foam bala batez larri zauritu zuen ertzainaren zuzeneko agintariak gaur deklaratu du epaitegian. Justizia Aranarentzat plataformak salatu duenez, epaitegiek ez dute agintari […]

Gaurkoa bezalako egun batez zendu zen Pauen Pierre Bordazarre, ezizenez Etxahun-Iruri (Iruri, Zuberoa, 1908ko maiatzaren 28a), euskal idazlea, musikaria, eta pastoralgilea izan zen, ogibidez laboraria eta artzaina. Iruriko Etxahunian sortua, etxe horretan bizi izan zen. Haur-denboran eskolara joan zelarik (13 urte bete artean), ikasle ona izan omen. Bereziki gustuko omen […]

«Azkena eta etxera» izeneko atal berezi honetan, albiste garrantzitsu eta gazi-gozo bat partekatzen hasi gara: 16 denboraldiren ostean (horietako 13 Borjak eta Iñigok aurkeztuak), Sarean Zehar saioari agur esaten diogu momentuz, ordutegien bateraezintasuna dela eta, etapa hau merezi bezala itxiz. Jarraian, gaurkotasun teknologikoari buruzko bloke bat eskainiko diogu, adimen artifizialari […]