Mark Stewart Bristoleko abeslari ingelesa eta The Pop Group taldearen sortzailea izan zen. Post-punk eta hip-hop industrialaren aitzindaria izanik. Pasa den apirilaren 23an hil zen. 1977-1981 tartean, The Pop Group taldearekin lan oso eraginkorrak sortu zituen. Handik aurrera, bakarlari moduan, beste bederatzi grabazio kaleratu zituen, beti abangoardiako ikurra izanik. Pare […]

Joan den maiatzaren 1ean Torontoko erietxe batean hil zen Gordon Lightfoot kantari-kantugile handia, 84 urte zituela. Gordonek bazuen asmoa aurten hainbat emanaldi eskaintzeko, baina apirilean bertan behera utzi behar izan zituen, osasun arazo larriak zituelako. Lightfootek 500 abesti baino gehiago idatzi eta grabatu zituen eta bere kantuen bertsio asko grabatu […]

Aste honetan ere Joe Gibbs ekoizle jamaikarraren 1978-79 grabazioekin hasi gara Soinugelan. The Professionals, Gibbs-ek sortu zuen estudioko grabazioetarako. Talde ikaragarri ona dugu, “Irie Reggae Hits” berreskuratu duen CD bikoitz batean Doctor Bird diskoetxeak kaleratu duena. Errol Thompson teknikariak lortu zuen soinu ezin ederragoa, boss reggae eremukoa. Kantariek, Jamaikan ziren […]

Soinugelaren aurreko saioan Joe Gibbs (benetako izena Joel Gibson zuen) izan genuen hizpide, 60ko hamarkadako jamaikar ekoizlerik garrantzitsuenetakoa, rocksteady-aren eta reggae goiztiarraren hainbat lagin esanguratsu eman zizkiguna. Gaurkoan, 70eko urteetako “boss reggae” garaiko abestiekin ibili gara. Gibbsek ez zekien musika tresnarik jotzen, baina bazuen trebezia handia musikari eta teknikaririk onenek […]

David Lindley musikari kaliforniarra, martxoaren 3an zendu zen, 78 urte zituela. 1944an Los Angeleseko San Marino auzoan jaioa, etxean txikitatik hainbat hari-instrumentu ikasi zituen. 60ko hamarkadaren bukaeran kaleidoscope talde sikodelikoaren ezinbesteko partaidea izanik, Ingalaterrara joan zen gero eta munduko beste hainbat tradizio ikasi zituen. Kaliforniara bueltatu eta Jackson Browne eta […]

1995eko abuztuaren 9an Jerry García, Grateful Dead taldearen burua eta Bob Dylanen lagun handia, zendu zen. Nonbait, gertakari hartatik abiatu zen Dylan, aspaldiko bere lanik distiratsuena izango zena konposatzeko. 1996ko neguan Minnessottako bere baserrira erretiratu zen eta han, elur artean, testu batzuk idatzi zituen. Daniel Lanoiz produktorearei erakutsi zizkion eta […]