SOINUGELA: Tinariwen, The Long Ryders, Van Morrison eta Ruper Ordorikaren azken grabazioak

Azken hilabeteotan maite ditugun sortzaile batzuen grabazioak ekarri ditugu Soinugelara. Gaur, Maliko Kel Tamasheq nazioko musikariekin hasi gara. Tinariwen taldea 1979an sortu zen, eta gaur egun errefuxiatu moduan bizi dira Algeriako lurretan. Hoggar du izena euren azken grabazioak eta, bertatik, hiru kantu entzun ditugu.

Jarraian, The Long Ryders taldeari erreparatu diogu. Kaliforniako Los Angeles hirian batu zuten taldea behiala, eta orain dela lau urte bueltatu ziren estudio batera eta, oraintsu, High Noon Hymns diskoarekin itzuli dira.

Van Morrison irlandarrak etengabe grabatzen du, 15 bilduma sortu ditu azken hamarkadan. Iaz Remembering Now maisulana egin zuen, eta handik gutxira Somebody Tried to Sell Me a Bridge prest zuen, 18 blues kantuz osatutakoa, eta gaur Soinugelara ekarri duguna.

Amaitzeko, Ruper Ordorikak Lurra ikutu barik diskoa argitaratu zuen iaz, bere 21. bilduma, eta bertatik kantu batzuk entzun ditugu.

Deskargatu hemen.

Hau izan da gure gaurko abestien zerrenda:

  1. Imidiwan Takyadam (Tinariwen)
  2. Aba Malik (Tinariwen)
  3. Amidin Ehaf (Tinariwen)
  4. Four Winters Away (The Long Ryders)
  5. A Hymn for the City of Angels (The Long Ryders)
  6. How Do You Wanna Be Loved? (The Long Ryders)
  7. Forever Young (The Long Ryders)
  8. Ain’t That a Shame (Van Morrison)
  9. Deep Blue See (Van Morrison Elvin Bishop-ekin)
  10. Okina (Ruper Ordorika)
  11. Garai batean (Ruper Ordorika)

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: Baloreak

lr. Mai 16 , 2026
Kizkur berando heltzen da, triste dagoelako. Parketik pasa dela, ikusi du ume talde bat jolasten, eta albo batean beste ume bat bakarrik, ez du ulertzen zergatik beste umeek ez duten berarekin jolastu nahi. Txipik eta Goroldiok ipuin bat kontatzen diote, haiek ezagutzen duten iratxo bati gertatutako zerbait. (Beste koloreko iratxoa, […]

Honekin lotuak