The Beatles taldea Liverpoolen sortu zen 1960. urtean. Lau taldekide historikoen artetik, John Lennon 1980an hil zuten, 40 urte zituela, eta George Harrison 2001ean zendu zen, 58 urterekin. Bizirik dirauten Ringo Starr-ek (85 urte) eta Paul McCartney-k (84 urte) aurten grabazio berriak kaleratu dituzte, hurrenez hurren. Ringorena country musika esparruan koka dezakegu, eta Paul McCartneyrena lan ederra dugu oso. The Boys of Dungeon Lane bakarkako bere 19. bilduma dugu, ia osorik Paulek bakarrik grabatua. Folk eta sikodeliaren artean dauden 11 kantuok aspaldiko Liverpoolen girotuak ditugu, Paul gaztea zen garaian.
Deskargatu hemen.
Entzun ditugun abestiak:
- You Want Some (Ringo Starr, 2025)
- Days We Left Behind (Paul McCartney, 2026)
- Home to Us (Paul McCartney, 2026)
- Life Can Be Hard (Paul McCartney, 2026)
- Mountain Top (Paul McCartney, 2026)
- As You Lie There (Paul McCartney, 2026)
- Momma Gets By (Paul McCartney, 2026)
- Come Inside (Paul McCartney, 2026)
- Down South (Paul McCartney, 2026)
- Choose Love (Ringo Starr, 2025)
