SOINUGELA: Joseba Tapiarekin hizketan, Martia eta Kneecap

Gaurko Soinugelan hiru gauza ezberdin ditugu, baina denek dute komunean kultura gutxiagotuen adibideak direla, euskal kulturarenak zein gaelikoarenak. Hasteko, Sopelako Martia bikote berriak bere estreinako grabazioa ekarri digu, Zeru oro urez izenekoa. Jarraian, telefonoz, Joseba Tapia musikari handia elkarrizketatu dugu, Koldo Izagirre olerkariak egindako Mr. Eleizegi lan berriari buruz. Handik hainbat kantu entzun eta komentatu ditugu Tapiarekin. Bukatzeko, Belfast aldera egin dugu, Irlandara, Kneecap taldearen Fenian izeneko bigarren bilduma entzutera. Folketik abiatu eta raperainoko bidea egin dugu, beraz, gaurkoan.

Deskargatu hemen.

Entzun ditugun abestiak:

  1. Mitxoleta (Martia, 2026)
  2. Arrunta (Tapia eta Izagirre, 2025)
  3. Altzoko sermoia (Tapia eta Izagirre, 2025)
  4. Lady Sagar (Tapia eta Izagirre, 2025)
  5. C’est fini (Tapia eta Izagirre, 2025)
  6. Fenian (Kneecap, 2026)
  7. Palestine (Kneecap+Fawzi, 2026)
  8. Eíre Go Deo (Kneecap, 2026)
  9. Carnival (Kneecap, 2026)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Auzoportala :1x03 Nerea ta San Jose

ol. Eka 26 , 2026
Uribarriko auzotik zuzenean sortutako saioa da hau, eta gaur gure uhinetara ekarri dugu bertako giroa, umorea eta auzoko ahotsa. Gaurkoan, “Nerea ta San Jose” izango dugu protagonista. Gauerko esaera zahar berria “Mingainean hegala sortuko da auzoportala”: antzekotasun musikalekin emango diote hasiera saioari, Señoraren tartea ere ez da faltako, Andok bere […]

Honekin lotuak