Lehen orduan, Pedro Elias Igartuak disko berri batzuk jarri ditu: Ruper Ordorika, Crosby-Still-Nash & Young, Lucinda Williams, Tweedy, 22m2.. Eta bigarrenean, nobedade gehiago: J. L. Lewis, Lefty Frisell, Dr. John, John Hiatt, Bill Frisell… https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/141127soinugela.mp3 Deskargatu hemen
Soinugela
Pedro Elias Igartuaren eskutik musikak entzungai eta, hitzareki, musikaren inguruko kontakizuna, jatorriak, helburuak, trivia pixkat… Denetik.
Egunotan Fermin Muguruzak aurkeztu duen Black is Beltza nobela grafikoa eta erakusketa aitzaki hartuta, Pedro Elias Igartuak eta Jabi Zabalak 60ko hamarkadan AEBetan izan zen eskubide zibilengatiko borrokari soinu banda beltza ezarri diote: Aretha Franklin, JB Lenoir, James Brown, Marvin Gaye, Otis Redding, Sam Cooke… Ondoren, liburuan aipatzen diren eta […]
“Ana Juanixe” baladaren hiru bertsiorekin hasi du Pedro Elias Igartuak. Gero, Javier Ruibal, Gorka Urbizu, Gineako Amazonak, Richard Thompson edo John Hiatten kantak entzun ditugu. Bigarren orduan, Pedrok Dr. John, Alvin Anaiak, eta Big Bill Broonzyrenak jarri dizkigu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/141113soinugelaanajuenixe.mp3 Deskargatu hemen
Gaurkoan ere denetarik ekarri digu Pedro Elias Igartuak. Lehen orduan Kupela, Txuma Murugarren, Ana Alcaide, Dr. John, Tom Petty, Louis Armstrong edo Bill Broonzyren kantak entzun ditugu. Bigarrenan, azken biokin batera Alvin Anaiak, Davy Spillane edo Richard Thompson entzuteko parada izan dugu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/141106soinugelaamstrong.mp3 Deskargatu hemen
Ruper, Petti, Anari, Andoni Deliriums, Gorka Urbizu, Maddi Oihenart, Txuma Murugarren, Gari, El Inquilino Comunista eta Evaristo. 10 lagun eta hamar kanta, Lou Reedenak guztiak, hil zenetik urtebete pasa denean. Azken ordu erdian, Pedro Elias Igartuak Gineako (Conakry) musika jarri digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/141030soinugelamilaeskerloureeddiskaosoa.mp3 Deskargatu hemen
Lehen orduan, Pedro Elias Igartuak “Lou Reed, mila esker” CD berria jarri du, Reeden hainbat kanta euskaraz. Gero, Tom Petty & The Heartbreakersen kantak entzun ditugu. Bigarrenean, aldiz, Richard Thompson, Crosby-Still-Nash &Young, eta Sierra Leonako musika entzuteko parada izan dugu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/141022soinugelaloureedmilaezker.mp3 Deskargatu hemen
Lehen orduan, Pedro Elias Igartuak Johnny Winter-en “Step bacle” diskoa, eta laster agertuko den “Lou Reed, Mila Esker” CDa jarri ditu. Bigarrenean, aldiz, “Bob Dylan in the 80´s”, eta Martin eta Eliza Carthyren “The moral of the elephant” diskoa. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/141014soinugelacarthy%20editata.mp3 Deskargatu hemen
Gaurko “Soinugela”-n musikari askoren kantak entzuteko parada izan dugu. Lehen orduan, Tom Petty & The Heartbrakers, Leon Russell, Jack White edo The Goriesen kantak entzuteaz gain, Pedro Elias Igartuak Tarantinoren pelikuletan erabilitako zenbait kanta jarri ditu: Stealers Wheel edo Dusty Springfieldenak. Bigarrenean. aldiz, etxean hasi da, Tania de Sousarekin. Gero […]
Urriaren 27an beteko da Lou Reed hil zeneko lehenengo urteurrena eta data horretan kaleratuko da Lou Reed, mila esker diskoa. Jonan Ordorikak koordinatu duen proiektu honetan, Reed-en baxu jotzaile Fernando Saunders entzungo dugu, hainbat euskal artistarekin batera (besteak beste Paco Loco, Iñigo Muguruza, Javi Pez). New Yorkeko musikari eta gitarra […]
Eskoziako galdeketaren egunean, Pedro Elias Igartuak Eskoziako musikarekin hasi du irratsaioa: Shooglenifty, Dick Gaughan eta Billy Braggen kanta batzuk jarri dizkigu. Lehen orduan ere, Charlie Haden jazz baxujolea entzun dugu. Bigarrenean, aldiz, Lou Reed eta Leon Rusell izan dira protagonistak https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/soinugela140918eskoziareed.mp3 DESKARGATU HEMEN
