Aurtengo Iruñeako S. Fermin jaietan dagoeneko hiru emakume bortxatu dituztela salatu du Bilgune Feministak. Horrekin batera, aipatu elkarteak Udalaren isiltasuna ere salatu du: Udaltzaingoan eta epaitegietan datu gehiago lortzen saiatu dira, baina alferrik. Egoera bideratzeko, hasteko emakumea pertsona bezala tratatu behar dugu eta erakunde publikoek honen inguruko kontzientziazio kanpaina (entzierroekin egiten duten bezala) egin behar dute Miren Aranguren Bilgune Feministako kidearen ustetan.
Next Post
IBAIZABAL: boltxe.info aldizkaria
az. Uzt 13 , 2011
Boltxe.info aldizkari digitalaren hiru gai komentatu ditu Joseba Izagak. Hasteko, Bilboko Kukutza Gaztetxearen egoera larria aztertu du, eraikina eraitsi nahi dutelako. Jarraitzeko, Libiako egoera eta NATOko porrota izan du hizpide Josebak. Bukatzeko, duela gutxi Guatemalan erahildako Facundo Cabral kantari argentinarrari Silvio Rodriguezek gorazarrea egin diola esan digu. DESKARGATU HENMEN !!!!!
Honekin lotuak
-
2013/04/25
ASTE HONETAN, ZER?
-
2010/07/10
IBAIZABAL: Udako Ikastaroak Baionan
