John Birks Gillespie, Dizzy Gillespie, Hego Karolinan jaio zen 1917an eta 1983an hil. Tronpeta jotzen nabarmendu zen Dizzy, baina jazz kantari eta konpositore iaioa ere izan zen. Bere tronpetaren bidez, jazzaren harmoniari ordura arte ezezagunak ziren ñabardura konplexuak eman zizkion. Gauza askorengatik preziatzen eta maitatzen dute jazz jarraitzaileek, baina gehienbat, seguraski, Charlie Parkerrekin batera aurreneko bebop banda handiaren sortzailea izateagatik. Banda hartan, Dizzy Gillespiez eta Charlie Parkerrez gain, Sarah Vaughan, Gene Ammons eta Art Blakey ere baziren. Hain zuzen ere, saio honetan bebop estilo horretaz goza dezakegu, Dizzy Gillespie tronpetan dela eta Stan Getz eta Sonny Stitt saxoetan direla. Hauexek dituzu, entzule, podcast honetan entzu ditzakezun kantak: Manteca, Ool ya koo, Panamericana, After Hours, On The Sunny Side Of The Street eta I Know That You Know. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.
Honekin lotuak
-
2014/12/19
IBAIZABAL: Argia astekaria (2442. zenbakia)
-
2009/04/30
IBAIZABAL: Prest aldizkaria (91.a)
-
2014/05/29
IBAIZABAL: Bilboko 44. Liburu Azoka