Duela hiru urte Tartanga Lanbide Heziketako ikasleek eta Erandiko Udalak Gure Jaialdia jarri zuten martxan. Ostiral eta larunbat honetan jada hirugarren edizioa egingo dute Erandion bertan. Gurera etorri zaigu Lander Angulo antolatzaileetako ikasle bat eta jaialdiaren helburuak eta programazioa aurkeztu digu. Eguneko ekintzen artean antzerki obra desberdinak edo dokumentalen proiekzioak izango dira, Merkatu Zaharrean egingo direnak, eta baita Erandioko Altzaga auzoan zehar jarduera desberdinak disfrutatzeko guneak. Gau partean, Irailak 23 plazan kontzertuak izango dira, Skarra Mucci, Marte Lasarte, Leihotikan… bezalako taldeekin.
Deskargatu hemen.

