Lerroburuak iradokitzen duenez, binilo txikiak edo singleak hartu ditu hizpidean gaurko saioan Pedro Elias Igartuak, beste garai batean, duela zenbait hamarkadatan, musika entzuteko ohiko bidea zen formatoa, alegia. Musikaren historian egiazko harribitxiak diren binilo txikiak ekarri eta gure gure disko jogailu zaharrean entzun ditugu beste behin. Eta binilo horietan musikari ahaztezinak. Honako hauek, besteak beste: Billy Swan, Stephen Stills, Leonard Cohen, Johnnie Allan, Ruper Ordorika, Oskorri, Sex Pistols, The Jam, Wilson Pickett, Aretha Franklin, Billy Preston, Miriam Makeba, Peter Tosh, Bob Marley, eta abarren abarra. Saioa deskargatunahi baduzu, klikatu HEMEN.
Next Post
SOLASALDIA: Greenpeaceren txostena
al. Ots 18 , 2008
Pasa den astean Greenpeacek Espainiar estatuko Autonomien kutsadura puntuei buruzko txostena atera zuen. Kutsadura iturri edo puntu arriskutsu gehien dituen erkidegoa EAE da: 26 puntu arriskutsu agertzen dira horretan, horietariko 10 Bizkaian, Iñaki Barcenak kontatu digunaren arabera. Errauste plantak, paper eta porlan fabrikak eta metalgintzari dagozkion batzuk dira kutsakorrenak […]
Honekin lotuak
-
2016/03/04
HIZPIDEA: Nafarroa Garaian asteon gertatuak
-
2014/06/12
ARTAYORRAN: Ladislao taldea lazkaotarra
-
2015/02/02
IBAIZABAL: Prest! aldizkaria (154. zenbakia)