SOLASALDIA: Greenpeaceren txostena

Green Peace   Pasa den astean Greenpeacek Espainiar estatuko Autonomien kutsadura puntuei buruzko txostena atera zuen. Kutsadura iturri edo puntu arriskutsu gehien dituen erkidegoa EAE da: 26 puntu arriskutsu agertzen dira horretan, horietariko 10 Bizkaian, Iñaki Barcenak kontatu digunaren arabera. Errauste plantak, paper eta porlan fabrikak eta metalgintzari dagozkion batzuk dira kutsakorrenak eta txostenak kutsadura iturrien kopurua eta herrialdeetako minbizia kasuen portzentajea lotzen ditu. Gainera, leku horiek eta beste zenbait garbitzeko, EAEn erabilitako diruaren %100 publikoa da, frantziar estatuan %8 izanik. Kutsaduraren Kontrolerako Agentzia bat sortzea eta Hiri ondakinen kudeaketa aldatzea proposatzen dituzte ekologistek egoera bideratzeko. Solasaldi hau deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Surfin kaos taldearen Tryphyllon lan berria

al. Ots 18 , 2008
  Aurreko bi diskoetan bezala, sexuari, drogei eta rock and rollari buruz hitz egiten jarraitu du Surfin Kaosek Tryphyllon disko berrian. Bizzionbizzi aurreko diskoan igorritako mezu bitalista eta dibertigarriaren aldean Tryphyllon iluna da, serioagoa eta gogorragoa ala kontatu digu Koldo Soret Surfin Kaoseko abeslaria eta gitarra joleak. Aurrekoek bezala, 70eko […]

Honekin lotuak