Toni, aspaldiko laguna, “Consumir menos, vivir mejor” plazaratu berri duen liburuaren aitxakitan, BHIan.
Bere pasioa da gaia. Kontsumitzean, ingurumena, gizatasuna, eta plazerra kontuan izanda, hobeto biziko gara, ziur. Gu geu, eta gure ingurukoak, gizartea, planeta….
Kontsumo kontzienteari buruzko liburua, eguneroko erabaki txiki eta handietan laguntzeko informazioz betetakoa (jakiak, jantziak, autoak, bidaiak, aurrezkiak,….). Euskal Herritik mundurako ikuspegiz, hurbileko ekintzan jardun behar delakoan. Eta, bere hitzetan, honek guztiak eragiten digun “mobida emozionalari” aurre egiteko aholkuak emanez.
A Corunha-koa, hemen bizi izan da azken 4 urteetan, eta euskeraz gogotsu egiten du Tonik. Euskeraz ikastea plazerrari lotzearen garrantziaz ere mintzatu zaigu.
* liburu osoa irakurgai: http://www.nodo50.org/consumirmenosvivirmejor/
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/berbaz/berbaz080626.mp3
One thought on “BERBAZ:Toni Lodeiro, ingurumen-hezitzaile eta idazlea”