SOLASALDIA: Bilboko garraio publikoari buruzko Liburu Zuria

LAB sindikatuko Raul Mendez, aipatu liburuaren egileetako bat izan dugu gaurko Solasaldian. Duela ia urte bete, Bilboko Auzo Elkarteen Koordinakundeak, CCOO, LAB eta UGT sindikatuekin, Ekologistak Martxanekin eta teknikari batzuekin Bilboko (eta inguruko) garraio publikoari buruzko Liburu Zuria gauzatzeari ekin zioten eta pasa den astean aurkeztu zuten Burtsa auzoetxean. Lau ataletan dago banatuta: Sarrera, garraio publikoaren azterketa, ondorioak eta proposamenak. Bilbon, Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera, joan-etorriaren %58 oinez egiten dira eta soilik %10 autoz. Orain, Liburu Zuria aurkezten ari dira komunikabideetan, 60 bat erakunderi (gehienak publikoak) eman diete liburua eta laster auzoz auzo ibiliko dira irekita den liburu horren bitartez eztabaida soziala hedatzeko asmoz.

Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Inmigrazio politika eta lana

og. Aza 13 , 2008
Erkidegoko inmigrazio behatokiko arduradun den Xabier Aierdik egindako azken lan ikerketaren berri ekarri digu gaurkoan. Ikerketan ateratzen diren ondorio nagusienak aipatu dizkigu Xabierrek, forma ezin hobea ditugun kriterio eta iritziak jakiteko. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Honekin lotuak